Larunbat honetan, 18:30ean, gizonezkoen Lehen Mailako Mek Eibar Eskubaloia taldeak Hondarribia, Bidasoaren filiala, izango du aurkari. Talde bisitaria gaztea eta kalitate handikoa da, Asobaleko taldearen joko eredu arrakastatsuari jarraitzen baitio. Hondarribia Bidasoak bolada txarrari amaiera eman nahi dio, azken 5 jardunaldietan puntu bakarra lortu baitu. Fernando Fernandezen taldea, bestalde, hirugarren garaipena jarraian lortzeko prestatzen ari
Azken asteburu honetan beste porrot bat jaso du Mek Eibar Eskubaloia Zilarrezko taldeak, Errotabarri Eskubaloia taldearen aurka (15-20), oraingoan sentsazioa guztiz ezberdina izan den arren. Eibarko taldeak hasiera bikaina erakutsi zuen, partidurako zeukaten plana zehaztasunez gauzatuz. Defentsa funtsezkoa izan zen aurkarien kontraerasoak geldiarazteko, erasoan, pazientziak eta erabaki egokiek Andoni Perezen taldea borrokan mantendu zuten bitartean.
Emakumezkoen Zilarrezko Mailako hurrengo norgehiagoka, Mek Eibar Eskubaloia eta Errotabarriren artekoa, larunbatean 18:30ean Ipuruan. Errotabarri une ezin hobean heldu da, sailkapeneko bigarren postuan. Mek Eibarrentzat, gakoa Errotabarriren trantsizio azkarrei arreta berezia eskaintzea eta erasoan baloi galerak saihestea izango da. Defentsa-sendotasuna funtsezkoa izango da Errotabarriko lehen lerroaren bertikaltasunari 1×1 egoeretan eusteko. Estrategiak kontraerasoko aukerak aurkitzea eskatzen
Lehen Maila nazionaleko Mek Eibar Eskubaloiak urteko lehen garaipena lortu zuen (33-31) Romoren aurka, igoera faserako faboritoetako baten aurka. Garaipen honek, taldeari bi puntu garrantzitsu emateaz gain, konfiantza ematen dio denboraldiko bigarren itzulirako. Partida hasieratik intentsitate eta abiadura handikoa izan zen. Ezberdintasunezko egoera ugari sortu ziren kanporatzeen ondorioz, guztira 13 eta txartel gorri bat batuz
Gabonetako geldialdiaren ondoren, Mek Eibar Eskubaloia gizonezkoen Lehen Nazionalak Zilarrezko Mailara igotzeko fasea lehiatzeko faboritoetako baten aurka, Erromoren aurka hain zuzen ere, jokatuko du larunbatean, 18:30ean, Ipuruan. Bi taldeak azken partidetako emaitza negatiboen boladarekin helduko dira neurketa honetara. Egokitzeko gaitasuna eta forma fisikoa eta taktikoa berreskuratzeko azkartasuna erabakigarriak izango dira norgehiagoka honetan. Interesgarria izango da
Mek Eibar Eskubaloia Zilarrezko Mailak urteko azken partida jokatu zuen Ipuruan Aiala Zarautzen aurka (21-29). Partidako lehen 10 minutuak berdinduta joan ziren, bi taldeak euren jokoa inposatzeko borrokan. Hala ere, une horretatik aurrera, Mek Eibar Eskubaloiak hainbat jaurtiketa egoera eman zituen 7 metroetatik, eta horri esker Zarautzeko taldeak 2-3 goleko abantaila hartu zuen. Partidaren zorigaiztoko
Mek Eibar Eskubaloia Zilarrezko Mailak urteko azken norgehiagoka jokatuko du larunbat honetan, 17:30ean, Ipuruan. Etxeko taldeak beti zaila den Zarautz izango du aurkari, aurten igoera postuetan egon ez arren, beti erronka bikaina delako. Norgehiagoka honetan, kontuan hartu beharreko aurkariak Miren eta Bidane hegalekoak dira, taldearen eraso jokoan paper erabakigarria betetzen dutenak. Era berean, Eider pibotea
Azken asteburu honetan, Mek Eibar Eskubaloia Lehen Mailako taldeak Uharteri (23-25) aurre egin behar izan zion Ipuruan. Eibarko taldeak, bolada txarra eten nahian, Uharte sendo batekin egin zuen topo, eta honek aurkari bikaina zela erakutsi zuen. Hasieratik, bi taldeak borroka orekatuan murgildu ziren, markagailuko abantaila txikiak trukatuz. Lehen zatia 12-12ko berdinketarekin bukatu zen atsedenaldian, eta
Axier Gisasola Arana, 26 urteko Eibar Eskubaloi taldeko kapitaina eta kadete taldeko mutilen entrenatzailea da. Gaurkoan berarekin aritzeko aukera izan dugu: 1. Azken partiden emaitzek positiboak dirudite, zelan bizi izan dituzue zuek? Zubi aurreko partidak onak izan dira baina azkenengo biak ordea, asko borrokatu arren, ez dute emaitzik onenak eman. Orain, gabonetako jaiak
Lehen Mailako Mek Eibar Eskubaloia datorren larunbateam ligako azken partida jokatzeko prestatzen ari da, Uharteren aurka 18:30ean Ipuruan. Topaketa erronka konplexua da, bai aurkariaren kalitateagatik, bai taldeak azken jardunaldietan eman dituen sentsazioengatik. Atezaintzarako eraginkortasuna hobetzeko eta akatsak murrizteko beharraz jabeturik, taldeak bere defentsa-alderdia indartu nahi du ere. Lehiakorrak izatea eta bi puntu erabakigarri batzen saiatzea