Txapeldunak! Emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi senior taldeak Gipuzkoako kopa bereganatu zuen larunbatean Lezon Gaurve Asesores Elgoibarri irabazi ondoren (16-27) eta ginga jarri zioten gure neskek egindako denboraldi onari. Lehiaketan zehar erakutsi duten maila agerian utziz beste behin, neurketa dominatu eta garaikurra eibarrera. Goraipatu parte hartu duten jokalari armagin guztiak, baita taldearekin jokatu duten jubenilei ere,
Heldu da eguna. Gipuzkoako koparen finala hemen da eta emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloia prest da erronkari aurre egiteko. Arerioa Gaurve asesores Elgoibar izango da eta neurketa Lezoko Bekoerrota kiroldegian jokatuko da larunbatean arratsaldeko 19:30etan. Derbia izango dugu finalean, beraz. Bide ezberdinak jarraitu dituzte bi taldeek partidu handira heltzeko. Elgoibartarrek hiru taldetako multzoa bi neurketetan irabazi
Finalera! Emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak Gipuzkoako koparen finalera sailkatzeko txartela eskuratu zuen larunbatean Leizaran Lanbroa Tabernaren kantxan irabazi eta gero, Andoainen, alegia (23-33). Hirutik hiru eta 6 punturekin zuzenean azken neurketa garrantzitsura B multzoko lidertza lortu eta gero. A multzoan, bestalde azken uneraino iraun zuen parekotasunak eta azken partida erabakiorrean Gaurve Asesores Elgoibarrek eta Berak
Hirugarren eta azken jardunaldia emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiarentzat Gipuzkoako koparen B multzoan. Leizaran Lanbroa taberna izango da aurkaria eta lehia larunbatean hasiko da goizeko 12:30etan Andoaingo Allurralde kiroldegian. 4 punturekin dira armaginak lehen postuan eta hirugarren garaipenaren bila kantxaratuko dira neskak, horrela, lidertza berretsi eta hurrengo fasera moralez gainezka heltzeko. Etxekoak ere garaitzetik datoz construcciones
Bitik bi emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiarentzat kopan Ipuruako lehen partidan Ameztoi Zarautz taldeari irabazi eta gero (34-21). Liga txapelketan irabazitako esperientzia zoragarri ari dira isladatzen armaginak kopan, maisuki nagusitu baitira bi neurketetan. Larunbatean ez zuten gupidarik eduki eta bi zatietan garaitu zuten eibartarrak, gehiago zirela une oro erakutsiz. Defentsa on bat eginez eta erasoan Nahia
Senior mailan kopako bigarren jardunaldia emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiarentzat B multzoan, lehena Ipuruan eta pasa den asteburuko garaipenari jarraipena ematera irtengo dira armaginak. Arerioa Ameztoi Zarautz izango da eta hitzordua ostiralean arratsaldeko 20:30etan hasiko da. Lehen partidan garaile irten ziren zarautztarrak ere, beraz, irabazten duenak lehen postuari eutsiko dio tinko azken jardunaldiaren aurretik. Gainera, bi
astelehena, 15 Maiatza 2023
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak azken jardunaldia jokatzen zuen bitartean Trapagaranen aurka Ipuruan (23-26), emakumezkoek garaipen itzela lortu zuten Gipuzkoako kopan Construcciones Ugarte Aloña Mendiri irabazi eta gero (25-37). Ligako saria ondo ospatu eta gero, kopako partiduetara bueltatzen dira Andoniren neskak eta lehen neurketa etxetik at tokatu eta ederki gailendu ziren armaginak alde nabarmenarekin, gainera. Ez
Liga txapelketako azken jardunaldia gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi taldearentzat. Laugarren postuan dira orain eibartarrak 37 punturekin eta larunbatean Trapagaran jasoko dute Ipuruan arratsaldeko 19etan, posizio hori eusteko helburuarekin. Tolosak ere 37 ditu, baina etxetik at arituko da Beti Onaken aurka. Gogoratu azken jardunaldiko ordutegiak bateratuak izango direla, hau da, partida guztiak ordu berean hasiko direla.
Ezin izan zuen gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi lehen taldeak garaipenik lortu Uharteri egindako bisitan (29-27) eta laugarren postuan jarraitzen duen arren, Tolosak irabazi zuenez bi taldeak berdinduta ageri dira sailkapenean. Hori dela eta, datorren jardunaldian, azkenean, hain zuzen ere, erabakiko da dena. Eibartarrek Trapagarani egingo diote aurre Ipuruan eta tolosarrak Beti Onaken kantxan arituko dira.