astelehena, 12 Abendua 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Pasa diren asteekin alderatuta hobekuntza nabarmendu da Mecalbe Eibar Eskubaloi taldeen neurketetan. Hala ere, emakumezkoek ez izan zuten punturik atera Lagunak taldearen kantxan gol bakar bategatik galdu eta gero (21-20) lehia estu eta gogor batean. Gizonezkoek, aldiz, azken asteetako arantzak kentzea lortu zuten Tarazonaren pistan irabazi ondoren (27-34). Bestelakoa suertatu zen mutilen partida. Hasieratik aginte
Jardunaldi berri bat Mecalbe Eibar Eskubaloia taldeentzat. 13.a gizonezkoentzat Tarazonaren kantxan jokatuko dutena larunbatean 18:00etan Tarazonako udal kiroldegian. 13.a ere emakumezkoentzat Lagunak taldearen pistan arituko baitiralarunbatean 19:00etan Barañaingo udal kiroldegian. Aipatu beharra dago pasa den asteartean Ipuruan galdu zutela neskek Omega Peripherals Basauriren kontra ligako beste partida batean (17-28). Eibartarrek ez dute asmatzen maila berri
Beste asteburu beltz bat Mecalbe Eibar Eskubaloia lehen taldeena esku hutsik bukatu baitzuten larunbata gure neska mutilek. Gizonezkoek etxean galtzen zuten bitartean Tolosa taldearen aurka (27-30), emakumezkoek ezin izan zuten Lauko Ermuko Errotabarri taldea gainditu Ermuan (28-19). Horrela beraz, mutilak 6. Postuan dira orain 15 punturekin eta neskak azken aurren dira 4rekin. Esan bezala, ahazteko
ostirala, 02 Abendua 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Bolada txarra ahaztu eta jardunaldi berri bati ekiteko unea da. Larunbatean jokatuko dituzte Mecalbe Eibar Eskubaloi bi talde gorenek. Ipuruan gizonezkoak 18:30etan Tolosaren aurka eta Ermuan emakumezkoak, Lauko Ermuko Errotabarriren kontra ordu berean Miguel Angel Blanco kiroldegian. Egoerari buelta eman behar zaio ez bairik gabe. Ez zuten gaizki hasi txapelketa etxekoek, hala ere, hiru porrot
ostirala, 02 Abendua 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Asteburu latza Mecalbe Eibar Eskubaloi taldeentzat, biek jasan baitzuten porrota, Helvetia Anaitasunaren kantxan gizonezkoek (26-21), eta Ipuruan Loizaga construcciones Castro-Urdiales taldearen kontra gol bakar bategatik emakumezkoek (26-27) eta azken aukerak berdinketa lortzeko huts eginda, gainera. Azken aurren dira 4 punturekin eta mutilek laugarren jarraitzen dute, baina liderrarengandik 5 puntutara jada, aurki aurkari izan duten Anaitasuna,
larunbata, 19 Azaroa 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
10. Eta 9. jardunaldia gizonezkoen eta emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi taldeentzat, hurrenez hurren. Pasa den asteburukoa ahaztu eta gure neska-mutilak prest daudepartida berriei ekiteko. Zailtasun desberdineko bi neurketa izango dira. Ipuruan azken aurrenaren bisita jasoko duten bitartean mutilek, hau da, Alcorta forging group Elgoibar, larunbatean arratsaldeko 18:30etan, neskek bidai luze eta zailadaukate liderraren kantxan arituko
asteartea, 15 Azaroa 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Ahazteko moduko asteburua Mecalbe Eibar Eskubaloi talde gorenentzat. Emakumezkoek etxean Loyola talde nafarraren aurka galtzen zuten bitartean (20-28), porrot gogorra jasan zuten gizonezkoek Casademont Zaragozaren kantxan (26-23). Horrela ba, azken aurre dira neskak 4 punturekin eta bostgarrenera jaitsi dira orain mutilak 13kin. Akatsetatik ikasi eta hurrengokoan pentsatzen hasi beharko dira gure neska-mutilak. Ematen duena baino
osteguna, 10 Azaroa 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Urrezko garaipena ospatu eta gero borrokatzen jarraitu behar da eta emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi lehen taldeak 8. Jardunaldiari ekingo dio Ipuruan larunbatean arratsaldeko 18:30etan. Arerioa Loyola nafarra izango da, sailkapenean postu bat beherago aurkitzen den taldea, alegia. Puntu bat gutxiagorekin dira bisitariak eta lau porrot jarraian daramatzate, beraz, aprobetxatu beharrezko faktoreak. Gainera, bolada onari jarraipena
astelehena, 07 Azaroa 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Asteburu oparoa Mecalbe Eibar Eskubaloi bi talde gorenentzat, biek irabazi baitzuten beraien partidak. Gizonezkoek Ereintza Aguaplast Ipuruan menderatzen zuten bitartean (36-32), emakumezkoek izugarrizko garaipena lortu zuten Aiala Zarautz taldearen kantxan. Konfiantza berreskuratu, beheko postuetatik aldendu eta beraiengan berriz ere sinesteko balio duen garaipena. Bi puntu baino gehiago balio dituena, alegia. 11. Lekuan dira sailkapenean gure
8. jardunaldia gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloitaldearentzat, bestalde 7. emakumezkoentzat. Mutilak Ipuruanarituko dira larunbatean arratsaldeko 18:30etan eta EreintzaAguaplast izango dute arerio. Neskek aldiz, bigarren sailkatua den Aiala Zarautz bisitatuko dute larunbatean arratsaldeko 17:30etan. Bolada onari jarraipena eman nahi diote Fernandorenek eta horretarako talde errenteriarra gainditu beharko dute. 10. dira 5 punturekin eta bi garaipen soilik lortu