astelehena, 19 Iraila 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Era ezberdinetako emaitzak Mecalbe Eibar Eskubaloi talde gorenentzat. Gizonezkoek garaipena lortzen zuten bitartean Palautordera Salicruren kantxan(24-29), emakumezkoek ezin izan zuten liga hain ondo hasi, etxean galdu zuten Ideam La Jotaren kontra(20-31). Lehian sartzea asko kostatu zitzaien armaginei, eta hori bukaerako markagailuan nabaritu zen: “Ez dugu eskatzen zen maila eman”, nahigabetuta zen Andoni Perez entrenatzailea behin
Bueltan da eskubaloia eta Mecalbe Eibar Eskublaoia talde gorenek asteburu honetan ekingo diote 2022/2023 denboraldiari. Emakumezkoek txapelketa berri batean parte hartuko dute beste urtebetez, gizonezkoek , aldiz, lehen nazionalean jarraitzen dute eta ez diote uko egiten igotzeari, hala eta guztiz, iazko maila berdintzea ia ezinezkoa da, izugarrizko denboraldia jorratu zuten eta gure mutilek. Ez da
Itzuli dira Arrate Eibar Eskubaloiko lehen taldeko neskak kantxetara eta pasa den astelehen hasi ziren entrenatzen 2022/2023 denboraldia ahalik eta hobekien prestatzeko. Ilusio eta gogo biziz bueltatu ziren, aurten, iaz bezala, erronka berri bati egingo diote aurre gure jokalariek eta prest egotea ezinbestekoa da. Zilarrezko mailan egingo dute debuta armaginek eta lehenago aipatu dugun bezala
Asier Larrañaga (Beasain, 1989), Arrate Eibar Eskubaloiko mutilen jokalaria berandu hasi zen kirol honetan beste neska-mutilekin alderatuta, hala ere, ederki aprobetxatu ditu urteak eta sekulako zukua atera dio eskubaloiari. Arrate taldean zen desagertu zenean eta ezin zuen disziplina hau utzi gure hirira itzuli gabe. Eta ederki itzuli ere. Helburua lortu ez den arren , harro
Malen Aja (Eibar, 2000) Arrate Eibar Eskubaloiko nesken kapitainak kontent bukatu du denboraldia. Kantxan igotzea ez batzuten lortu ere, Federazioak talde kopurua handiagotu du Zilarrezko mailan eta armaginei leku ba egokitu zaie. Sari ederra egindako kuetsoa eta gero. Gainera, itxaropentsu da Malen klubaren 10. urteurrenean, entitate honek hazten jarraitzen baitu -Ezin izan da helburua
asteazkena, 15 Ekaina 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, KANTERA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Arrate Eibar Eskubaloiko kadete neskek ezin izan zuten zaleei garaipen bat eskaini Ipuruan jokatu zen Euskadi Cupen, hori bai, asteburu polita eta eskubaloiaz gozatzeko aukera izan zuten, beraien familia eta lagunen aurrean batez ere, eta ederki pasa ere. Maila handiko taldeen aurka aritu behar izan ziren eibartarrak, hala ere, aurpegia eman zuten une oro eta
Ezin izan da lortu sari nagusia. Denboraldi zoragarri baten ondoren gizonezkoen goi mailako Arrate Eibar Eskubaloiak ez zuen zilarrezko mailarako igoera eskuratu. Fasea Ipuruan jokatu arren, arerio indartsuak tokatu zitzaien eibartarrei eta ezin izan zuten askorik lortu. Estreinaldi kaxkar bat eta gero OAR Gracia Sabadellen kontra (30-34), ezinezkoa egin zitzaien egoerari buelta ematea eta Ikasaren
Heldu da asteburu handia. Bigarren urtez jarraian gizonezkoen goi mailako Arrate Eibar Eskubaloi taldeak zilarrezko mailara igotzeko fasea jokatuko du. Baina aurten abantaila batekin, etxean jokatzen dela lehiaketa eta eibartarren bultzada izango dutela jokalariak. Ostiraletik aurrera, iganderaino iraungo den txapelketan, armaginek balentria egin dezakete eta zilarrezko zerua ukitu iaz eutsi eta tati geratu baitziren. Hala