Abonuen salmenta 25 euroko prezio bakarra, 7 urte baino gutxiagorako izan ezik, doakoa baita. Online: klubaren webgunean www.eibareskubaloia.eus. Erosketarako azken eguna Osteguna 26. (Paseak kiroldegian jasotzea, horretarako prestatutako mahaian) Salmenta Fisikoa: ez Dok taberna (Toribio Etxeberria N 18, Eibar) eskuragarri asteartetik ostiral eguerdira arte. Leihatilan: partidaren egunetan. Partida bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago hasi
Bigarren urtez jarraian Arrate Eibar Eskubaloiko kadete neskek estatu mailako azken txapelketa jokatu zuten asteburuan eta iaz baino sentsazio hobeagoekin itzuli ziren Ondatik, baita garaipen batekin ere. Lehen jardunaldian Balonmano Roquetas taldearen aurkakoan lorturikoa, hain zuzen ere (23-20). Bikain hasi ziren eibartarrak eta bigarren partidan etxeko Onda taldea izan zuten arerio, bigarren oztopoa eta zailena.
Nesken Arrate Eibar Eskubaloiko kadeteek Castelloko Onda hirira bidaiatu dute aste honetan estatuko azken fasea jokatzera eta F sektoreko lehen multzoan kokatuta izango dira. Ostegunean hasiko den arren lehiaketa, armaginek ostiralean egingo dute debuta Roquetas taldearen aurka arratsaldeko 18:30etan. Larunbatean kantxaratuko dira berriz eibartarrak, 18:30etan ere, etxeko Onda Handbolen kontra aritzeko, eta aurreneko bi postuetan
2021-2022 denboraldiko Arrate 75. eta Eibar Eskubaloiaren 10.ekitaldiaren esparruan, prentsa-oharra eta gaur goizean Eibarko Udaletxean egin den prentsaurrekoaren pare bat irudi erantsi ditugu, 75. JD Arrate eta 10. Eibar Eskubaloiaren Argazki Historikoen Erakusketa eta aurreikusitako beste ekitaldi batzuk aurkezteko. Bide batez, jakinarazten dizuegu irudi historikoen erakusketa ostiraletik aurrera ikusi ahal izango dela Errebal Plazian, ordutegi
Igoera fase zoragarria jokatu zuten arren Zaragozan, emakumezkoen Arrate Eibar taldekoak sari gabe geratu ziren, eta hori bi garaipen lortu zutela, baina lehen neurketako porrotak ezerezean utzi zuen armaginen ahalegina. Hala ere, izugarrizko maila erakutsi zuten eibartarrek, denboraldi osoan bezala eta igoera gabe geratu ziren arren oso harro gaude denok egin zuten lanarekin. Faseko lehen
H Heldu da asteburua azkenik emakumezkoen Arrate Eibar goi mailako taldearentzat. Denboraldiko momenturik garrantzitsuena, hau da, hiru neurketetan igoera lortzea izango du helburutzat gure taldeak Zaragozan. Horretarako lehen postua lortu beharko dute armaginek eta lehen erronka ostiralean arratsaldeko 18:30etan izango da Eon Alicante taldearean kontra. Bigarrena, aldiz, etxeko IMDEAM La Jotaren aurka izango da larunbatean
Beste garaipen bat Arrate Eibar Eskubaloiko gizonen goi mailakoen sakura. Oraingo honetan, Ereintza Aguaplast menderatzea lortu zuten (24-29) azken aurreko jardunaldian eta txapeldunak zerbaitegatik direla erakutsi zuten beste behin. Hori bai, ez zen urteko garaipenik politena izan, hala ere, ulertzekoa da, talde guztiak azken faseko hiru neurketetan baitu burua. Esan bezala, errenteriako lehia nahiko parekatua
Igoera fasea prestatzen jarraitzen dute Arrate Eibar Eskubaloiko taldeek. Emakumezkoek datorren astean ekingo dioten bitartean, gizonezkoek irabazi berri duten liga txapelketa bukatu behar dute lehenago azken erronkari heldu baino lehen. Errenteriako Ereintza Aguaplasti egingo diote bisita larunbatean arratsaldeko 19:00etan. Gogoratu beharra dago azkeneko bi jardunaldiak ordu bateratuan izango direla neurketa guztiak. Lehia Galtzarabordako udal kiroldegian
28.jardunaldia gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloi taldearentzat, nahiz eta igoera faserako sailkatuak egon, motorrak berotzeko baliatzen ari dira azken neurketa hauexek. Uharte taldearen bisita jasoko dute Ipuruan oraingotan, larunbatean arratsaldeko 18:30etan jokatuko den partidan, hain zuzen ere. Behin ligako helburuak beteta, azken fasean pentsatzen ari dira eibartarrak buru belarri. Iazko arantza ateratzeko garaia dela uste dute
astelehena, 25 Apirila 2022
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Ez dute oina azeleragailutik altxatzen Arrate Eibar Eskubaloiko bi talde gorenek eta etxeko lanak eginda dituzten arren fase honetan, garaipenak poltsikoratzen jarraitzen dute eibartarrek. Neskek igoera fasea hasi baino lehenagoko azken neurketa jokatu eta irabazi zuten bitartean Eharialdea taldearen kantxan (23-26), mutilek beste garaipen bat eskuratu zuten Barakaldon partida zoragarri bat eta gero (28-39). Fase