Ligako eginkizunetara itzuliko dira gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiko bi talde gorenak hurrengo asteburuan. Emakumezkoen lehen taldeak, aldiz, atseden hartuko du eta bigarren fasea prestatzeko baliatuko ditu egun libre hauek, nahiz eta oraindik bi jardunaldi falta zaien lehen ligaxka bukatzeko. Nesken bigarren taldea, berriz, Oskarbi optika Legazpiri egingo dio bisita igandean goizeko 12:15etan, Legazpiko Bikuña kiroldegian
Neurketa gogorrak jokatu zituzten emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiko lehen bi taldeek Ereintza Aguaplasten aurka (19-19) eta Ereintza Beissierren kontra (25-35). Hori bai, lehen taldeak behin urteko helburu nagusia lortuta, hau da, bigarren faserako txartela eskuratuta. Filialak, aldiz, ez zuen aukerarik izan eta zazpigarren postuan dira 10 punturekin. Nagusiekin itzulita, lehia gogorra eta estua bizi izan
Bueltan da eskubaloia eta gabonetako geldialdia eta gero prest dira gure neska-mutilak erronkeri berriz ekiteko eta denboraldiaren bigarren zatia jokatzeko. Emakumezkoen Arrate Eibar taldeak izango dira protagonistak hurrengo asteburuan. Ipuruan arituko dira lehenengo bi taldeak, larunbatean hain zuzen ere. Bigarren taldeak Ereintza Beissierren bisita jasoko duen bitartean arratsaldeko 16:30etan, lehen taldeak Ereintza Aguaplast izango du
Gabonetako geldialdia baino lehen azken hitzordua du gizonezkoen Arrate Eibar taldeak igandean 12etan Uharteren kantxan, Ugarrandia kiroldegian, hain zuzen ere. Gertatzen dena gertatzen dela, eibartarrek lehen postuan bukatuko dute urtea eta animoz gainezka, gainera. Ez da erronka erreza izango datorren asteburukoa, hala ere, olatu aparretan dabilen taldea da armagina eta duten maila erakusten badute, errezago
asteartea, 14 Abendua 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Liga txapelketan nagusi direla erakutsi zuten beste behin Arrate Eibar Eskubaloi taldeek. Nahiz eta maisutasun gabeko garaipenak izan, lanik zailenetan ere bikain aritzen direla egiaztatu zuten gure neska-mutilek. Emakumezkoek Kukullaga-Etxebarri mendereatu zuten bitartean (22-18), gizonezkoek Inmobiliaria ezker aldea Barakaldo garaitu zuten (28-23), hori bai, nekez eta kostata, hala ere, puntuak etxean geratu ziren eta lidergoan
Bi puntu baino gehiago balio zuen garaipena lortu zuen Arrate Eibar Eskubaloiak pasa den larunbatean Helvetia Anaitasunaren kantxan (30-33). Lanean eta borrokan oinarritutako garaipena izan zen, zuten aukeretan sinistu eta bi puntuak etxera ekartzea lortu zuten eibartarrek. Horrela, lehen postuan sendo jarraitzen du talde armaginak 21 punturekin, Sugraf Zaragoza baino 5 gehiagorekin, hori bai, partidu
ostirala, 03 Abendua 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Arrate Eibar Eskubaloiak mailako talderik onenetarikoa bisitatuko du larunbatean, Helvetia Anaitasuna, hain zuzen ere. Lehia larunbatean jokatuko da arratsaldeko 17:30etan Iruñako Anaitasuna pabilioian. “Eskubaloiaz gozatzeko pistarik bikainena nazio mailan eta kategoriako jokalaririk onenen aurka gainera”, dio Fernando Fernandez entrenatzaile armaginak. Aurkari gogorra izango da talde nafarra, ASOBAL ligako bigarren taldea, zilarrezko mailarako igoerarekin amezten duena.
asteazkena, 01 Abendua 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Gure taldeek denetarik bizi izan zuten eskubaloiaz jositako asteburuan. Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak Beti Onak garaitzen zuen bitartean (33-25), emakumezkoek ezin izan zuten Bera Bera menderatu Donostin (25-16), liga txapelketan urte t´erdi galdu gabe egon eta gero. Hala ere, lehen postuan jarraitzen dute bi taldeak nagusitasun osoz:
ostirala, 26 Azaroa 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Bi puntu baino gehiago balio dituen garaipena eskuratu zuen pasa den asteazkenean Arrate Eibar Eskubaloi taldeak Romo Broker Kirolen kantxan (31-32). Gauzak gaizki jarri zitzaizkien arren, armaginek markagailua irauli ondoren poltsikoratu zituzten puntuak. Lehen postuan sendo jarraitzen du talde eibartarrak, neurketarik galdu gabe eta egoera zailetan ere ondo moldatzen dela erakutsi zuen beste behin. Mikel
Emakumezkoen goi mailako nazioen arteko eskubaloia asteburu honetan Ipuruan Basque Country International Women’s Cup deritzon txapelketarekin. Azaroaren 23tik hasita larunbata bitartean jokatuko da bost taldeen artean, Luxemburgo, Finlandia, Argentina, Brasil eta Euskadi, eta hiru egoitzetan jokatu dituzte neurketak, Berango, Leioa eta Eibar hirietan. Larunbatean jokatuko dituzte pare bat neurketa Ipuruan: Euskadi-Brasil 15:30etan eta Argentina-Finlandia 17:30etan.