astelehena, 22 Azaroa 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Gure lehen taldeen bolada onak ez du etenik eta beste behin irabazita lehe postuan jarraitzen dute biek. Emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak Ameztoi Zarautz taldea menderatzen zuen bitartean (22-25), gizonezkoek Easygas Urduliz garaitu zuten arazo handirik gabe (27-34). Gure nesken debuta euskal ligan ezinhobea izaten ari da, bostetik bost garaipen eta maisutasuna kantxetan: “Amaiera bikaina eman
Hitzordu bikoitza gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiarentzat aste honetan etxetik kanpo. Easygas Urduliz bisitatuko dute larunbatean arratsaldeko 20:00etan Iparralde kiroldegian. Asteazkenean, berriz, Romo Broker Kirol taldearen kantxan jokatuko dute, atzeratutako neurketa berreskuratuz arratsaldeko 20:30etan. Getxoko Gobela kiroldegian izango da hitzordua. Ez dira bidai errezak izango, hala ere, itxaropentsu dira Fernandoren mutilak eta lau puntuak etxera ekarriz
astelehena, 15 Azaroa 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Beste asteburu oparo bat gure neska-mutilentzat. Lehen postuan jarraitzen dute Arrate Eibar Eskubaloiko taldeak eta galdu gabe oraindik liga hasi denetik. Maisutasunez gailendu ziren Ipuruan, larunbatean gizonezkoak Trapagaranen aurka (31-28) eta igandean emakumezkoak Irauli Bostekoren kontra (29-12). Gakoetariko bat gure taldeen defentsak izan ziren, zoragarri arerioen erasoak gelditzen. Lidergoan dira, Sugraf Zaragozarekin berdinduta Fernandorenak 13
ostirala, 12 Azaroa 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Hitzordu interesgarri bi asteburu honetan gure lehen taldeentzat. Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak Trapagaran talde indartsua jasoko du Ipuruan larunbatean arratsaldeko 18:30etan. Ezin izan zuten pasa den asteburuan jokatu eibartarrek, hori dela eta, lehen postua galdu zuten, hori bai, puntu bakarrera dago lidergoa eta partida bat gutxiagorekin dira, gaiñera. Bizkaitarrak aldiz, bigarren neurketa jarraian galdu eta
Emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak ezin izan zuen ezustekoa eman OpenCup finalerdietan Ameztoi Zarautzen kantxan galdu eta gero (28-22). Porrota pairatu zuten arren, gogor aritu ziren armaginak eta hiru goletara ere hurbildu ziren, hala ere, erasoan egindako huts egiteek taldea kondenatu zuten. “Aurrean ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugueta hori zarutzatarrek ondo baliatu
astelehena, 01 Azaroa 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak ospe handiko garaipena poltsikoratu zuen errenterian Ereintza Aguaplastenaurka zdefentsa izugarri bat egin eta gero (12-18). Gizonezkoek , aldiz, sari bikoitza lortu zuten larunbatean Ipuruan Jacar San Antonioren kontra (29-19). Bi puntuez gain, lidergoa ere eskuratu zuten Fernandoren mutilek arerio zuzenen porroten ondoren. Maisuki nagusitu ziren gure bi taldeak eta denboraldi hasieran
ostirala, 29 Urria 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Bueltan da liga txapelketa emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiarentzat bi asteburu jarraian atseden hartu eta gero. Ereintza Aguaplast izango da armagiñen arerio, eta lehia, errenteriako Galtzaraborda udal kiroldegian jokatuko da larunbatean arratsaldeko 16:00etan. “Ondo heltzen da taldea. Gauza ezberdinak lantzeko balio izan digute bi astea hauek, ez dugu denbora galdu”, prest dira Andoni Perezen jokalariak. Laugarren
Balio askoko beste bi puntu eskuratu zituen Arrate Eibar Eskubaloiak aste buru honetan Egia Teila Fabrika taldearen kantxan (23-34). Hirugarren dira eibarrarrak 9 punturekin, Helvetia Anaitasuna eta Trapagaran taldeen azpian eta galdu gabe jarraitzen dute gure mutilek. Larunbatean nagusitasun osoz gailendu ziren, hasieratik joko ikusgarria eginez, ez zioten aurkariari aukerarik eman. “Oso kontzentratuta hasi dugu
Bigarren neurketa jarraian etxetik kanpo Arrate Eibar Eskubaloiarentzat. Galdu gabe jarraitzen dute eibartarrek eta Egia Teila-Fabrikaren kiroldegia bisitatuko dute larunbatean 20:15etan hasiko den hitzorduan. Sailkapenaren erdi partetik behera dira donostiarrak bi punturekin, pasa den asteburuan Barakaldon lortu zutena, alegia. “Jokalari multzoa aldatu ez duen taldea da Egia eta ederki ulertzen dira elkar. Lehia zaila
Beste garaitze itzel bat lortu zuen etxetik kanpo Arrate Eibar Eskubaloiak eta Tolosa bezalako talde baten aurka, gainera(26-29); hirugarren da sailkapenean liderrengandik puntu bakarrera eta neurketarik galdu gabe jarraitzen du. Oso fin aritu ziren eibartarrak hasieratik eta lehen zati ikusgarria egitea lortu zuten. Atzean sendo eta aurrean zorrotz, 10 goleko errenta ere eduki zuten armaginek,