Arrate Eibar Eskubaloi talde seniorrak puntuak biltzen jarraitzen dute. Beste asteburu on baten ondoren, salkapenetako goiko postuetan dira gureak. Emakumezkoen lehen taldea, adibidez, garaipen itzelarekin bueltatu zen Kukkullaga-Etxebarriri irabazi eta gero (20-22), hala ere, ez zen lan erreza izan: “Espero genuen bezala partidu lehiatuta joan zen bukaeraraino”. Pozik zen Andoni Perez entrenatzailea, puntuak galtzear ere
osteguna, 07 Urria 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Arrate Eibar Eskubaloiko taldeek beste hitzordu garrantzitsu batzuk dituzte asteburu honetan, helburua lortzeko lantzen ari diren bidean. Emakumezkoen lehen taldeak, adibidez, etxetik kanpoko jokatuko du lehendabiziz aurtengo denboraldian. Kukullaga-Etxebarri izango da arerioa eta norgehiagoka larunbatean ospatuko da arratsaldeko 16:00etan Etxebarriko udal kiroldegian. Porrota jasan zuten lehen jardunaldian bizkaitarrek eta egoera hori aprotxatzen saiatuko dira gure
astelehena, 04 Urria 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Asteburu oparoa gure talde seniorrentzat, lau taldeak irabazteko gai izan ziren eta txapelketa hasi bezain laster goialdean kokatzen dira. Joko bikaina erakutsiz, emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloi lehen taldeak aginte makila hartu eta Bera Bera talde indartsua menderatzea lortu zuten gure neskek (28-23). Neurketan sartzea kostatu zitzaien arren, berehalakoan suspertu eta bukaera arte ez zioten arerioari
Heldu da emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloi taldearen ordua. Larunbat honetan arrtsaldeko 18:30etan Ipuruan jokatuko du Euskadiko txapelketako lehen partida Bera Bera talde donostiarraren kontra. Zazpi taldez osatutako multzoan kokaturik, eibartarrek argi daukate zein den helburua eta horrela adierazten du Andoni Alvarez nesken entrenatzaileak: “Lehenengo fasean aurreneko lauren artean sailkatzea espero dugu, horrela, txapelketa irabazteko multzoan
Txanponaren bi aldeak bizi zituen gizonezkoen Arrate Eibar eskubaloi lehen taldeak pasa den larunbatean Asfaltos Redondo Solozabal Navarreteren aurka. Maisutasunez nagusitu ziren armaginak (33-25) liga txapelketa itzel hasita. Hala ere, berri txar batekin bukatu zen norgehiagoka, Paul Alonso gure jokalariak belauna bihurritu eta aldageletarako bidea hartu zuen bigarren zatian. Astearte honetan egingo dizkiote azken probak
Eibar Eskubaloia eta JD Arrateren 10. eta 75. urteurrenak hurrenez hurren ospatzeko antolatu zen ekitaldia Portaleako areto nagusian. Zuzendaritza-Batzordeak gidatutako ekintza izan zen, eta bide batez, denboraldi berriari hasiera emateko baliatu zuten. Hasi bezain laster argi geratu zen urte berezia izango dela taldearentzat eta hiri guztiarentzat. Eskubaloia berpizten ari da Eibarren, ez dago horren dudarik.
osteguna, 02 Iraila 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Heldu da kantxaratzeko ordua maila ezberdinetako gure jokalarientzat. Hasteko, asteazkenean, emakumezkoen seniorrak hasi zuen denboraldi berria Elgoibarren hiriko taldearen kontra Olaizaga kiroldegian. Neskek Lehen Nazionaleko Euskal Ligan egingo dute debuta eta ilusio eta gogo itzelekin dira. Kadeteek ere Elgoibarren jokatuko dituzte beraien neurketak, Elgoibarko Txapelketa hain zuzen ere. Bai neskek eta baita mutilek ere etxeko
Emakumezkoen lehen taldeak ere ekin dio denboraldiari eta hasita dira entrenamenduekin. Debuta Euskal ligan urriak 3an izango da, etxean Bera-Bera taldearen aurka. “Partidu zaila izango da seguru, baina etxean jokatzeak eta taldeak edukiko duen gogoekin espero dugu partidua aurrera ateratzea”, dio Andoni Alvarez entrenatzaileak. Argi dago maila berri eta zailago bat izango dela, hala eta
Martxan da denboraldi berri bat eta Eibar Eskubaloi taldeak hasi dira 2021/2022a prestatzen. Horren adibide, gizonezkoen lehen taldeak astelehenak 23an hasiko dituelaentrenamenduak da. Inoiz baino ilusio eta gogo handiagoekin ekingo diote gure jokalariek kurtso berria. Ez da erraza izango iazko lorpena errepikatzea, eta zer esanik ez igoera lortzea, hala ere, sekula baino indartsuago aurkezten da
Jokin Aja gure jokalariak berebiziko deia jaso zuen pasa den astean. Datorren denboralditik aurrera FC Barcelona taldearen harrobian aritzeko eskaintza. Eskubaloia hainbeste maite duen familiarentzat berri pozgarria, ezbairik gabe. Beste deiak alde batera utzi eta dudarik gabe katalanena onartu zuen. Jokinek Bartzelonan jokatuko du irailetik aurrera. Hitz batzuk utzi dizkigu protagonistak joan baino lehen.