Puntu bat nahikoa zaio Hierros Servando Eibar taldeari bigarren postuari eusteko eta bide batez, lidergoaren bila jarraitzeko. Asteburu honetako arerioa Ereintza Aguaplast hirugarren sailkatua izango da eta norgehiagoka igandean goizeko 12etan hasiko da Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian. 8 puntu besterik ez dira gelditzen jokoan, 4 neurketa faltan eta talde errenteriarra 7ra aurkitzen da, hala eta guztiz,
Bi puntu baino gehiago balio dituen garaipena lortu zuen Hierros Servando Eibar taldeak larunbatean Uharte nafarraren aurka (23-22). Lehenengo lau sailkatuen artean, talde bakarra izan zen eibartarra puntuak eskuratu zituena, laugarren denari irabazi eta gero. Bai lehena den Helvetia Anaitasuna eta baita hirugarrena den Ereintza Aguaplastek ere, porrota jasan zuten jokatu zituzten neurketetan. 42 puntu
Beste final bat jokatuko du Hierros Servando Eibar taldeak asteburu honetan Ipuruan. Arerioa laugarren sailkatuta den Uharte nafarra izango da larunbatean arratsaldeko 18:30etan. Zazpi puntutako aldea dago bi taldeen artean, baina helburu desberdinak dituzte biek. Armaginak bigarren postuari eusteko ahaleginetan dauden bitartean, Uharte taldekoek igoera fasea jokatzeko aukera ematen duen lekua harrapatzea bilatzen dute. Bolada
11 neurketa eta gero galdu gabe iritsi zen Hierros Servando Eibar taldearen denboraldiko laugarren porrota Iruñean (28-25). Hori bai, liderraren kantxan izan zen eta gure jokalariek ez zuten amore eman neurketa osoan, gainera, bost minuturen faltan berdinketa zen markagailuan eta punturen bat harramazkatzeko zorian egon ziren eibartarrak. Hala ere, esku hutsik itzuli behar izan zuten
Gure taldeen lan bikaina goraipatu beharra dago. Hilabete zailak izaten ari diren arren indartsu dira Eibar Eskubaloiko lehen bi taldeak. Hierros Servando Eibar lehen postuaren bila doan eta igoera fasera sailkatzeko hurbil dagoen bitartean, Grupo Mecalbe Eibar taldeko jokalariak ere ikuskizuna ematen ari dira Gipuzkoako Emakumezkoen 1. Lurralde Txapelketan. Seitik sei garaipen lortu dituzte lehen
Lehengo bi sailkatuak aurrez aurre larunbatean Iruñean. Hierros Servando Eibar taldeak Anaitasuna pabilioia bisitatuko du Helvetia Anaitasuna liderraren aurka aritzeko arratsaldeko 16:30etan. Aurtengo liga txapelketako bi talderik onenak elkartuko dira nafarroakohiriburuan, etxekoak lehen postuan dira 40 punturekin, armaginak berriz, bigarrenean 38rekin. “Asteburu honetan irabazita lehendabizi egongo giñakeAnaitasunaren aurretik neurketa atzeraturik gabe”, dio Fernandok. Gainera, goleatzaile
11.neurketa galdu gabe jarraian Hierros Servando Eibar taldeak batu zuena larunbatean Alcorta Forging Group Elgoibarri Ipuruan irabazi eta gero (28-20). Nagusi izan ziren armaginak norgehiagoka guztian, sendo, momentutxo batean ahulezi puntua erakutsi bazuten ere, maisutasunez gailendu ziren gureak. Azken 11 partidetatik 10 irabazi ditu eta bestea berdindu talde armaginak, datu izugarriak ez bairik gabe. Aginte