Bueltan da eskubaloia. Hierros Servando Eibar taldea kantxaratzekotan da berriz larunbat honetan, asteburu bat jokatu gabe egon eta gero. Uharte menderatzea izango dute eibartarrek helburutzat. Ugarrandia kiroldegian ikusiko dute elkar arratsaldeko 6:30etan. Zazpi neurketa jolastu dituzte orain arte nafarrek, sei puntu lortuaz, hiru garaipen eta lau porrot. Gorabehera askorekin hasi dute txapelketa ezbairik gabe.Baina Fernando
Eibar Eskubaloiak, bere taldeen etxeko neurketak Streaming bidez Youtube webgunean zuzenean ematen hasi dira aurten. Bizi dugun egoera dela eta, goi mailakoak besterik ez dira kantxaratzen ari asteburuetan, hortaz bere lehiak bakarrik ikus ditzakegu. Denboraldi hasieran jubenilen edota kadeteen norgehiagokak ikusteko aukera ere egon zen; lehiaketara itzultzen direnean gure talde guztiak, emanaldi horietara gehituko dira.
Hierros Servando Eibarrek hirugarren garaipena jarraian eskuratu zuen larunbatean Elgoibarren (19-28). Bi partida irabazi gabe egon eta gero, armaginak garaitzaren bidezidorrera itzuli ziren. Neurketa nahiko gorabeheratsua suertatu zen hasiera batean, baina eibartarrek aldea pixkanaka handitzea lortu zuten bi puntuak zailtasun handirik gabe poltsikoratuz. Hori bai, printzipioz ematen zuena baino gehiago borrokatu behar izan zuten Fernandorenek,
Olatu aparretan jarraitzen du Hierros Servando Eibar taldeak. Porrot bakarra jasan dute zortzi partidetan eta ratxak ez du etenik. Oraingoan, Estudio Matmata Zaragoza Ademarrek ezin izan zuen eibartarren neurketa hastapen ona zapuztu larunbatean Ipuruan (33-27). Txapelketaren laurden bat pasata lehenak jarraitzen dute armaginek, jokatu dituzten 16 puntutatik, 13 eskuratuz. Hasiera zoragarria eman zioten etxekoek partidari,
Garaipenaren bidezidorrera itzuli da Hierros Servando Eibar taldea Dominicos Zaragozari irabazi eta gero (25-33). Bi neurketa irabazi gabe zeramatzaten eibartarrek, egoerari buelta emateko unea zen. Ederki aprobetxatu zuten Fernandorenak aukera hori : “Ezin dugu liga honetan lehiatu azken bi partidetan egin genituen huts kopuruekin, ezta erasoan erakutsi genuen efizientzia faltarekin. Larunbatean dezenki hobetu genuen esparru
Zazpigarren jardunaldia Hierros Servando Eibar taldearentzat. Oraingoan Dominicos Zaragoza izango du aurkari larunbatean arratsaldeko 5etan. Aragoi hiriburuko La Salle-Gran Via kiroldegian izango da partida. Hiru neurketa jolastu dituzte espainiarrek orain arte, azkena urriak 17an,ia hilabete lehiatu gabe daramatzate eta hori aprobetxatzekotan dira armaginak. Garaipen bakarra lortu dute, Elgoibarren eskuratutakoa. Etxean jolastutako biak aldiz galdu egin
Hierros Servando Eibar taldeak denboraldiko lehen porrota jasan zuen Easygas Urdulizen aurka Ipuruan (24-26). Atzetik joan ziren markagailuan partida osoan zehar eta ahalegindu ziren arren, bi puntuak Bizkaia aldera joan ziren azkenean: “Merezitako porrota. Hutsegite ugarirekin, jaurtiketetan ez genuen asmatu”, zioen etsita Fernandok. Orain arte, taldeak jokatu duen partidarik eskasena izan zen, baina astia du
Hierros Servando Eibar Getxora bidaiatzekotan da asteburu honetan, bostgarren jardunaldian Romo Indupime taldearen aurka aritzeko Gobela kiroldegian. Nahiz eta ez dakigun ziur partida jokatuko den ala ez, neurketak ordutegia badu, igandean goizeko 12:15etan izango da hitzordua. Hasiera batean norgehiagoka jolastekotan bada ere, kontuan hartu behar da bizi dugun pandemia egoera. Hori dela eta, jokalariek ez
Laugarren garaipena jarraian Hierros Servando Eibar taldearentzat. Urban Cabero Barakaldok aurpegia eman zuen norgehiagoka gehienean, baina gol faltak eta eibartarren ekinak, bi puntuak etxean utzi zituzten (20-14). Jardunaldi arraroa izan zen, bi neurketa besterik ez bai ziren jokatu asteburuan; Ipuruakoaz gain, Ereintza Aguaplast-EasyGas Urduliz partida ere jolastu zen; gainera ez daki inork liga jarraitzerik izango
Lehen postuan bakarti geratzea da Hierros Servando Eibar taldearen erronka berria asteburu honetan, eta bide batez ratxa bikainari jarraipena eman nahi diote eibartarrek. Ez da ahaika erreza izango, aurrean UrbanCabero Barakaldo izango bai dute aurkari, orain arte galdu ez duen beste talde bat, larunbatean arratsaldeko 6:30tan. Hori bai, armaginak baino neurketa bat gutxiago jokatuta.Elkarren aurka