Arrate Eibar Eskubaloiak mailako talderik onenetarikoa bisitatuko du larunbatean, Helvetia Anaitasuna, hain zuzen ere. Lehia larunbatean jokatuko da arratsaldeko 17:30etan Iruñako Anaitasuna pabilioian. “Eskubaloiaz gozatzeko pistarik bikainena nazio mailan eta kategoriako jokalaririk onenen aurka gainera”, dio Fernando Fernandez entrenatzaile armaginak. Aurkari gogorra izango da talde nafarra, ASOBAL ligako bigarren taldea, zilarrezko mailarako igoerarekin amezten duena. Bigarren dira sailkapenean 15 punturekin, eibartarrak baino lau gutxiagorekin, hala ere, etorkizunean gogoratuko dituzten bost puntu galdu dituzte jada etxekoek, denak at.
Gaur egun liga honetan ikusi dezakegun neurketarik onenetarikoa da larunbatekoa, forman dauden bi taldeen artean, hori dela eta, Fernandok aurkaria goraipatzen du: “Jokalari multzo handia du, eta nahiz eta lesionatuak edo lehen taldearekin egon batzuk, faborito nagusia da beti”. Ezuztekoa ematear ibili ziren eibartarrak iaz iruñan, hala ere, gutxigatik izan bazen ere, esku hutsik itzuli behar izan ziren Eibar hirira. “ Pasa den denboraldian bezalaxe, lehiakorrak izaten saiatuko gara, eta guztiz ziur, irabaztea nahi badugu, erregularrak izan behar garela gure jokoan”.
Bi taldeek gol kopuru berdinak sartu dituzte orain arte, eta nafarrek bakarra gehiago jaso, beraz norgehiagoka gogorra eta estua espero da larunbatean. Etxekoek Nicolas Ayucar dute goletzailerik onena, hala eta guztiz, armaginak ezin dira despistatu Pedro Casas edo Mikel Redondo moduko jokalariekin, lehen taldearekin ez badoaz, beti ere, hori izan daiteke eta, puntu galeraren arrazoia. Izango dituzten aukera apurrak aprobetxatu beharko dituzte eibartarrek irabaztea nahi badute.