Josu Curras eta Iker Umerez bigarren taldeko entrenatzailea eta delegatua dira hurrenez hurren. Eskubaloia faltan botatzen dute, baita lehen genuen normaltasuna ere. Horretaz gain, 2021 urte arte ez direla berriz kantxaratuko uste dute, hala ere egoera hobetzen doala ziur dira.
Faltan botatzen al duzue eskubaloia?
Josu Curras: “Bai asko egia esan. Hasieran txapelketak geratu zirenean ez hainbeste, baina egunerokoa faltan botatzen hasi nintzen arte, entrenamenduak,partidak, eta abar”.
Iker Umerez: “Bai, faltan botatzen dudan aktibitate bat da, bi sorbaldetatik operatu nintzenetik kirol hau praktikatu ezinik nabil. Hala eta guztiz, ez dut nahi mundu honetatik aldentzea, hori dela eta Josuren eskaintza onartu eta taldeko delegatu izatea erabaki nuen”.
Ados txapelketak bertan behera ustearena?
JC: “Ez zitzaidan gustatu erabakia. Dinamika onarekin geunden eta igoera fasea jolasteko aukerekin, hala ere logikoa zen txapelketa guztiak bertan behera uztea”.
IU: “Erabaki zuzena iruditu zitzaidan, hala ere onartu behar dut ez zitzaigula ondo etorri erabakia, Josuk esaten duen bezala dinamika on horrekin igoerarako hautagaiak ginen”.
Beste era batera planteatuko zenituzketen gauzak?
JC: “Ez nituzkeen gauza asko aldatuko. Bigarren eta hirugarren sailkatuei igoerarako aukerak emango nieke adibidez; gauzak geratu diren bezala ikusita dirudi denboraldian egindako lanak ez duela ezertarako balio izan”.
IU: “Lehen sailkatua fasez igotzea ondo deritzot, baina azken finean pistetan erabaki izana gustatuko litzaiguke”.
Harremanetan mantentzen al zarete taldekideak?
JC: “Bai noski, ia egunero”
IU: “Jokalari gehienak nire adinekoak dira, harreman oso estua dut beraiekin horregatik, plan asko partekatzen ditugu elkar”.
Ze iritsi dute gertatzen ari den guztiarekin?
JC: “Hasieran ez zitzaien erabakia gustatu, batzuk txapelketa berriz hasi zitekeela espero zuten, baina ez zen horrela gertatu”.
IU: “Pertsona talde bikaina gara eta gizontasunez ontzat hartu zuten jokalariek erabakia”.
Noiz itzuli ahalko gara behinolako normaltasunera?
JC: “Nire ustetan, txertoa lortu arte ezingo dugu normaltasuna berreskuratu”.
IU: “Epe motz batean zaila izango da pandemiaren aurretik genuen normaltasunera itzultzea uste dut. Baina ondo egiten ari gara gauzak eta kutsatze eta hildakoen kopurua gero eta baxuago denez, urtea bukatzerako normaltasun horretara hurbiltzearen esperoan nago”.
Eta txapelketak berriz jolastera?
JC: “Kirol honek ez du futbolak duen testak egiteko botere haina, horregatik zail ikusten dut”.
IU: “Gaur egun, kirol gehienetan kontaktu ugari egoten da jokalarien artean eta segurtasuna bermatzea ia ezinezkoa da. Baina udan banakako entrenamenduekin hasiko nintzateke ni eta pandemiaren eboluzioa ikusi lehiatzen berriz hasteko”.
Irailerako denboraldi berri bat ekiteko gai izango gara ala 2021 urte arte itxaron beharko dugu?
JC: “2021 urte arte ez garela bueltatuko seguru nago ni, batere arriskurik dagoen arte”.
IU: “Presazko erabakia irudituko litzaidake irailean liga hastea. Niregatik bazen 2021 urte arte itxarongo nuen. Neurketa kopurua gutxitu eta denboraldia beste era batera moldatu, ohiko amaiera bat emanez”.
Nola eramaten ari zarete konfinamendua? Lanean?
JC: “Beherakada pare bat kenduta, nahiko ondo egia esan. Eskubaloiaren egunerokoa faltan botatzen dut baina nahiko ondo azken finean. Lanean aritu naiz hau dena hasi zenetik eta egoera nola dagoen ikusita zortekoa naizela pentsatzen dut”.
IU: “Osasun langilea naiz eta lehen lerroan aritu naiz etsai honen aurka borrokan, esan beharrik ez dago egoera oso gogorra izan dela guretzat. Lan egoerak berriak ziren eta lan karga izugarrizkoa. Zeharo lehertuta heltzen ginen etxera, deskantsatzeko denborarik gabe, hurrengo egunean berriz lanera joan behar genuelako. Lehen asteak oso gogorrak izan ziren, lankide ugari berrogeialdian eta besteok 10-12 egun jarraian lanean, babes tresneria guztia jantzita, horrek eragiten zuen zailtasunarekin, guztiz itogarria”.
Nola ikusi duzue herritarren jarrera zuen ikuspuntuetatik?
JC: “Denetarik ikustea tokatu zait niri, baina birus honek ekarri digun arazoarekin nahiko kontzientziatuta gaudela uste dut”.
IU: “Gehienek konfinamendua ondo errespetatu dute, nahiz eta beti dagoen buruargiren bat besteak baino azkarrago dela pentsatzen dena, besteei kaltea eragiten diguna. Gainera jaitsiera honetan badago jendea ez duela arau guztiak errespetatzen eta espero dut honek gaixotasunaren berragertzea ez eragitea berriz.
Badirudi gauzak hobetzen doazela, ez duzue uste?
JC: “Bai, horrexegatik diot jendea nahiko ondo ari dela egiten gauzak. Dirudi hobetzen goazela, hori ematen du behintzat”.
IU: “Gaixotasunaren aurreratzea gelditzea lortu dugula uste dut konfinamendu latza eta gero. Hori horrela, birus honen kutsadura maila bat azpitik dago lehenengoz. Baina ezin gara erlaxatu, egoera makurrera itzultzeko arriskua dago gehiegi konfiantzen bagara. Zorionez, bai Eibar eta baita Gipuzkoako datuak egonkortzen ari direla dirudi eta dena hobetzen joan dadila esperoan nago”.
Dena hobera joango dela uste dut nik ere…edo gaixotasuna berriz itzuliko dela uste al duzue?
JC: “Ezetz espero dugu. Min asko eman duen gaixotasuna izan da, jendeak gehiegi sufritu du eta ez da bidezkoa”.
IU: Berriz ez gertatzea espero dugu. Ez dugu nahi hain egoera larrian berriro lan egin, ezta hildakoen kopuru handia gehiago ikusi. Txertoa lehen bai lehen sor dezatela espero dut, egoera larri honetara ez bueltatzeko.
You must be logged in to post a comment.