Txanponaren bi aldeak ezagutu zituzten Mecalbe Eibar Eskubaloi bi talde gorenek. Gizonezkoak Ereintza Aguaplasten kantxan garaile irten ziren bitartean (19-23), emakumezkoek beste porrot krudela jasan zuten Ipuruan Schär colores talde zaragozarraren kontra (19-20). Laugarren postura igotzen dira garaipenarekin mutilak, guztira 31 punturekin. Neskak, bestalde, azken aurren jarraitzen dute 9rekin, hori bai, gogoan eduki behar da azken jardunaldian aurretik daukaten Lagunak izango dela Ipuruan, egoerari buelta emateko aukerarekin.
Ipuruako neurketakin hasita, beste amaiera tristea eduki zuen lehiak euskaldunentzat, pasa den jardunaldian ere gol bakar bategatik galdu zuen taldeak, eta porrot honekin, laugarren aldiz gutxienekoagatik galtzen dutela aurtengo denboraldian. Krudela. Amaierararte aukerak izan zituzten armaginek neurketa irabazteko, 10 minuturen faltan irabazten ziren Andonirenak, hala ere, 2-4ko partzialak bi puntuak eibartik aldendu zituen. Berdintzeko aukera ere izan zen, baina penaltiz eginiko golak eta gure jokalarien akatsak erasoan, aragoiarrei eman zien bi puntuak. Nahia Benitez, Irati San Martin eta kanpotarren Carmen Ordobas izan ziren norgehiagokako goleatzailerik onenak bakoitza laurekin.
Bi puntu polit ekarri zituzten eibartarrek errenteriatik gol urriko neurketa batetatik. Lehen zati parekatu xamarra suertatu zen, hala eta guztiz, azken 15 minituetan armaginen aldeko 2-9 partzialak kanpotarren alde jarri zuen lehia atsedenaldirako. Bigarrenean aldeari eustea besterik ez zuten egin behar eibartarrek, eta ederki aguantatu ere. Gora behera askoko denboraldiari amaiera ezin hobea ematen ari dira gure jokalariek. Eta erasoan denen gainetik beste behin Mikel Zuloaga, oringo honetan 9 golen egile. Izugarria.