
Beste asteburu beltz bat Mecalbe Eibar Eskubaloia lehen taldeena esku hutsik bukatu baitzuten larunbata gure neska mutilek. Gizonezkoek etxean galtzen zuten bitartean Tolosa taldearen aurka (27-30), emakumezkoek ezin izan zuten Lauko Ermuko Errotabarri taldea gainditu Ermuan (28-19). Horrela beraz, mutilak 6. Postuan dira orain 15 punturekin eta neskak azken aurren dira 4rekin.
Esan bezala, ahazteko moduko larunbata bizi zuten gure taldeek. Ipuruan, lehen zati eskas batek garaipena kanpokotaldearen alde jartzen hasi zuen. Atsedenaldira sei goleko aldearekin iristea lortu zuten tolosarrek. Hori bai, armaginekez zuten amore eman eta bigarren zatian zertxobait suspertu ziren, hala ere, bi puntuak Tolosako bidea hartu zuten. Berdintzear oso hurbil egon baziren ere bigarren zatian, eibartarrak ez ziren markagailua iraultzeko gai izan eta tolosarrak gailendu ziren azkenean. Lau jokalari nabarmendu ziren denen gainetik partidan ate aurrean. Etxeko Garikoitz Viguera eta Jon Barruetabeña eta kanpoko Eneko Ortiz eta Gaizka Sanz, denak 6 golen egile.
Ermun berriz pistan ikusi zena baino alde zabalagoa lortu zuen talde bizkaitarrak, hala ere, ez zuten garaipena arriskuan ikusi. Talde armaginak borrokatu zuen arren punturik gabe bueltatu behar izan zuten. Behealdean murgilduta eta geroz eta arazo gehiagorekin postu horiek saihesteko. Hala eta guztiz, talde honetan sinesten jarraitu behar da, maila badutelako eta egoerari buelta eman dezaketelako, duda barik. Berehala zabaldu zuten aldea etxekoek, amaieran bakarrik aldendu ziren markagailuan. Dena den, kontrolpean izan zuten norgehiagoka. Gure Ane Treviño bilakatu zen neurketako goleatzaile nagusia 7rekin. Momentu hobeagoak helduko dira, ziur. Eutsi neskak.