Puntuak batu dituzte Mecalbe Eibar Eskubaloi bi taldeek pasa den asteburuan. Gizonezkoek Ipuruan Palautordera Salicru menderatzen zuten bitartean (38-28), emakumezkoek balio handiko berdinketa lortu zuten Kukullaga Etxebarriren kantxan (26-26).21. puntua Fernandoren mutilentzat eta bostgarren dira orain sailkapenean. Andoniren neskek, aldiz, hamabigarren dira eta 9 puntu batu dituzte orain arte.
Esan bezala, puntu baliotsua Bizkaia aldean lortutakoa. Atzetik aritu ziren armaginak markagailuan, hala ere, ez zioten aurpegia galdu partidari eta gertutik zaindu zuten arerioa, noizean behin berdinduz. Dena den, atsedenaldira bi golen aldearekin iritsi ziren etxekoak. Bigarrenean hiru goleko errenta ere eduki zuten bizkaitarrek, hala eta guztiz, lehia berdindu eta azken momenturarte aukerekin iritsi ziren eibartarrak. Horren adierazle partiduko azken jokaldia, armaginen alde izan zen. Malen Ajak azken falta jaurtiketa izan zuen garaipena lortzeko, baina hori jada oso zaila zen. Lortutako berdintze eta puntuarekin kontent armaginak. Arreta deitzen du etxekoen goleatzaileen egileak, Laida Zaballak 7 egin baitzituen eta Maddi Goñik, Paula Gonzalez eta Iraide Caceresek 6 bakoitzak. Eibartarren partetik, Ane Treviño eta Amaia San Martinek 5 egin zituzten. Nahia Benitez eta Irune de Castrok 4, besteak beste. Datorren jardunaldia erronka latza ematen duen arren, kontuan hartu gure neskak momentu onean daudela eta arerioa izango den Helvetia Anaitasuna ez dagoela fin.
Hasiera batean ematen zuen baino errazago suertatu zen Ipuruako neurketa eta lehen minututik lotu zituzten bi puntuak eibartarrek. Ez zuten arerio gogorrik topatu eta lan talde zoragarri batekin arazo gabe egin ziren partidako jaun eta jabe. Guztira 12 armaginek lortu zuten gutxienez gol bat egitea. Mikel Zuloaga izan zelarik denen buru zazpirekin. Hala ere, kanpotarren Nil Orts izan zen norgehiagokako onena ate aurrean 12rekin, hori bai, gutxirako balio izan zutenak. Datorren jardunaldian taularen azpialdean den Lodisna San Antoniori egin beharko diote bisita armaginek.