Ezin izan zuen gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi lehen taldeak garaipenik lortu Uharteri egindako bisitan (29-27) eta laugarren postuan jarraitzen duen arren, Tolosak irabazi zuenez bi taldeak berdinduta ageri dira sailkapenean. Hori dela eta, datorren jardunaldian, azkenean, hain zuzen ere, erabakiko da dena. Eibartarrek Trapagarani egingo diote aurre Ipuruan eta tolosarrak Beti Onaken kantxan arituko dira. Ea laugarren postuan bukatzen duten liga armaginek.
Uharten jokatutako norgehiagoka nahiko parekatua suertatu zen, lehen zatia eibartarrena, bigarrena etxekoena, atsedenaldira armaginak aurretik iritsi ziren, hala ere, ondo irauli zuten markagailua nafarrek bigarrenean bi puntuak poltsikoratzeko. Joan etorri askoko neurketak eskuetatik ihes egin zion talde eibartarrari. Gure Jon Barruetabeña izan zen partidako goleatzailerik nagusiena 8rekin