Bitik bi emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiarentzat kopan Ipuruako lehen partidan Ameztoi Zarautz taldeari irabazi eta gero (34-21). Liga txapelketan irabazitako esperientzia zoragarri ari dira isladatzen armaginak kopan, maisuki nagusitu baitira bi neurketetan. Larunbatean ez zuten gupidarik eduki eta bi zatietan garaitu zuten eibartarrak, gehiago zirela une oro erakutsiz. Defentsa on bat eginez eta erasoan Nahia Benitez (10) eta Ane Treviñori (8) esker, batipat, bikainki bideratu zuten kopako bigarren garaipena. Bi jokalarien artean taldeko golen erdia baino gehiagoren egile izan ziren. Lehen tokian finkatzen dira eibartarrak lautik lau punturekin, datorren asteburuan Leizaran Lanbroa tabernari egingo diote bisita, Andoainen, alegia. Puntu batekin nahiko lukete Andoniren neskak puntu berdinketa hirukoitza ekiditeko eta lehen postuan sailkatzeko. A multzoan, bestalde, Gaurve Asesores Elgoibar eta Bera Beraren artean erabakiko dute lehen lekua datorren asteburuan Elgoibarko lehian.
2.JARDUNALDIA kronika
Honek idatzia:
Eibar Eskubaloia
/
astelehena, 22 Maiatza 2023
/
Hemen publikatua:
EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Neskak