Ezin izan da lortu sari nagusia. Denboraldi zoragarri baten ondoren gizonezkoen goi mailako Arrate Eibar Eskubaloiak ez zuen zilarrezko mailarako igoera eskuratu. Fasea Ipuruan jokatu arren, arerio indartsuak tokatu zitzaien eibartarrei eta ezin izan zuten askorik lortu. Estreinaldi kaxkar bat eta gero OAR Gracia Sabadellen kontra (30-34), ezinezkoa egin zitzaien egoerari buelta ematea eta Ikasaren aurka ere porrota (24-29); kanporatuta eta aukerarik eduki gabe ere, armaginek duten adorea atera eta hirugarren eta azken partida irabaztea lortu zuten Santoña menderatuz (29-27). Bi puntu guztira hirugarren postuan bukatzeko. Hala ere, denboraldiko balorazio ezin daiteke zikindu bi neurketagatik, garrantzitsuenak ziren bai, baina jokalari hauek eskaini diguten maila eta indarra izugarria izan da. Taldearen 10. urteurrena zoragarri ospatu eta orain dela 75 urte sortu zen Arrateri omenaldi paregabea. Zuetaz oso harro gaude.
Argi dago txapelketa hauexetan lehen neurketa oso garrantzitsua izaten dela eta lehen ordu erdian eibartarrentzat gauzak ondo joango zirela ematen batzuten ere, 0:7eko partzial gogor batek nokeatuta utzi zuen gure taldea. Bost goleko errenta ere eduki zuten armaginek bigarren zati hasieran, hala eta guztiz, 6 minutu latzetan dena zapuztu zen. Joaquim Vaillo eta Nil Montserraten golei esker eta Pau Hernandezen lanak atepean, abaintaila eman zion talde katalanari, bukaeraraino eutsiz. Lehen neurketan Ikasa madrildarrak nagusitu ziren azken segunduan sartutako gol bati esker. Kantabriarrak, hortaz, kolpatuta ere. Bigarren jardunaldian protagonista berak garaile. Ikasakoak eibartarrak baino hobeagoak izan ziren 60 minutuetan eta laugarren puntua batu zuten. Armaginek aldiz, baterez eta aukerarik gabe. Goiz zabaldu zuten aldea markagailuan eta argi geratu zen gehiago zirela partidan. Bestean katalanak laugarren puntua eskuratzea lortu zuten kantabriarren kontra, beraz, dena, azken jardunaldian erabakiko zen.
Azken neurketa osoan ere madrilgo Ikasa izan zen nagusi eta talde lan ezinhobea erakutsiz merezitako igoera lortu zuen talde berdeak. Armaginek aldiz, asteburuan hurbildu ziren zaletu guztiei garaipen bat eskaintzea nahi eta amaierarte borrokatu zuten horretarako. Kantabriarrak aurretik izan batziren ere minutu askotan, Fernandoren mutilek gogor eutsi eta azken oldarraldiari esker bi puntuak eta garaipena zaletuentzat. Lehen partidan Lander Casado eta Jon Barruetabeña izan ziren gure jokalaririk goleatzaileenak 8 eta 6rekin; Mikel Zuloaga bilakatu zen bigarrenean hoberena 7rekin; Axier Gisasola eta Jon Barruetabeña azken neurketan 8 eta 7rekin hurrenez hurren. Azken hau izan zen eibartarren onena ate aurrean lehiaketan zehar, guztira 17 gol sartuz eta gehien egin zuenaren batera besterik ez. Lan itzela egin duzue denok, bai neskek eta baita mutilek ere, eta azken sari nagusia eskuratu ez badezute ere, bikain aritu zarete eta zoragarrizko eskubaloia eskaini diguzue zaletu guztioi. Eskerrik asko eta indarrak berreskuratzera, datorren denboraldian indartsuago bueltatzeko.