Garaipena gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi talde gorenak lortu zuena larunbatean Nafarroan Lodisna San Antonio garaitu eta gero (25-31). Laugarren postura heltzeko balio dion garaitzea armaginei, 23 punturekin Tolosa harrapatu dute. Emakumezkoek, aldiz, ezin izan zuten ezer egin Ipuruan Helvetia Anaitasunaren aurka (21-26) eta 12. Jarraitzen dute sailkapenean 9 punturekin.
Hasieratik aurkaria baino gehiago izan zen talde armagina Iruñean. Ez zuten kontrario gogorrik aurkitu gure mutilek eta bi puntuak berehala ziurtatu zituzten. Lehendabiziko 10 minutuetako partziala 1-10ekoa izan zen. Lehiaren zehar 11 goleko errenta ere eduki zuten kanpotarrek, hala ere, oina azeleragailutik jaso eta diferentzia murriztea lortu zuten nafarrek. Dena den, bi puntuak Eibarrera. Mikel Zuloaga izan zen goleatzailerik onena 8rekin. Jon Barruetabeña bigarrena 6rekin. Datorren jardunaldian Il capo Hondarribia Bidasoaren bisita jasoko dute armaginek.
Lehenago aipatu bezala, ezin izan zuten ezer egin gure neskek. Lehen minututik nagusitu ziren nafarrak eta ederki kudeatu zuten hasieratik lortutako abantaila. Saiatu ziren arren ez zuten saririk lortu. Kanpotarren Uxue Morentin izan zen partidako goleatzailerik onena 6rekin. Armaginen aldetik Ane Treviñok 5 egin zituen eta Nahia Benitez eta Naia de Castrok bakoitzak 3. Datorren jardunaldian Gurpea Beti Onak Azparren Gestioni egingo diote bisita. Goraipatu beharra daukagu oraingotan nesken jubenil taldea, asteburuan hiru neurketak irabazita Euskal Ligarako bigarren fasera sailkatu baitira, Usurbil (26-24), Saieko (28-25) eta Urdaneta (25-23) aukariak garaituta, alegia. Zorionak neskak.