Txanponaren bi aldeak ezagutu zituzten Mecalbe Eibar Eskubaloiko talde gorenek pasa den asteburuan. Garaipen itzela lortu zuten bitartean mutilek Beti-Onak talde nafarra garaituz ipuruan, neskek ezin izan zuten punturik eskuratu Helvetia Anaitasunaren kantxan. Bi punturekin jarraitzen dute eibartarrek 14. postuan, hori bai, 6. garaipen bakarrera dutelarik. Fernandoren mutilak, aldiz, 2. dira 7 punturekin eta Casademont Zaragoza talde garaitezina orain arte puntu bakarrera dute.
Gizonezkoen neurketa hasiera batean espero zena baino errazagoa suertatu zen. Lehengo minutuetan diferentzia ateratzea pixka bat kostatu zen arren, aldea 5golekoa zen atsedenaldirako. Gehiago zirela erakutsi zuten hasiera batetik eibartarrek eta 60 minutuetan zehar argi geratu zen alde hori. Mikel Guerraren momentu bikaina atepean, defentsa sendo eta gogor bat eta Mikel Zuloagaren golei esker, garaipena erdiestea lortu zuten armagiñek. 9 golen egile, golegileen taularen lehen tokian jarraitzen du Mikelek 34rekin jokatu dituen 4 partidutan. Beti-Onaken aurka Garikoitz Viguera eta Jon Barruetabeña izan zituen Mikelek erasoan laguntzaile, bat 6 golekin eta bestea 5ekin. Taldea toki gorenetan mantentzen duen emaitza eta amesten jarraitzeko irudia, ezbairik gabe. Romo Broker Kirol izango da eibartarren hurrengo oztopo.
Emakumezkoek aldiz ezin izan zuten ezer egin Helvetia Anaitasuna talde indartsuaren aurka. Hasiera batetik asi ziren nabarmentzen etxekoak, hala ere, ezin izan zuten diferentzia asko zabaldu markagailuan gogor eusten zioten eta eibartarrek. 4 goletan mantentzen zuten gipuzkoarrek aldea, hala eta guztiz, bigarren zatian neurketa erabakitzea lortu zuten nafarrek eta Marta Jaques eta Helena Jimenezen golei esker bi puntuak poltsikoratzea lortu zuten. 6 eta 5 gol egin zituzten hurrenez , gure Ane Treviño eta Naia de Castrok bezela, bakoitzak 5 egin baitzituzten . Porrotetik jaikitzea, akatsak zuzentzea eta bertatik ikastea besterik ez da geratzen, eta datorren asteko lehian pentsatzen hastea, Gurpea Beti-Onak Azparren Gestion taldearen aurkakoan, alegia.