Bosgarren jardunaldi kaskarra Mecalbe Eibar Eskubaloia taldeena, ezin izan baitzuten punturik eskuratu asteburuan. Emakumezkoek porrota jasaten zuten bitartean Gurpea Beti-Onak Azparren Gestion en aurka 18-20, gizonezkoek ezin izan zuten ezer egin Erromoren kantxan (28-24). Ez ziren fin ibili gure neska-mutilak atearen aurrean eta horren ondorioz esku hutsik etxera.
Markagailuak erakusten duen moduan, aipatu dezakegu nesken neurketa oso parekatua izan zela, nor baino nor aritu zirela bi taldeak. Lehen zatia eibartarrena izan zen, bigarrena, aldiz, nafarrena. Hasiera bikain bat eta gero aurretik jarri ziren armaginak, hala ere, buelta ematea lortu, markagailua irauli eta aurretik jarri ziren kanpotarrak. Bukaerararte abentaila mantenduz. Oso ondo aritu zen nafarren defentsa eta 18 goletan utzi zuten talde eibartarra, hori bai, ez zen gol askoko lehia izan. Argi dago oso zaila dela zerbait ateratzea gol kantitate horrekin. Liga hasi berria da eta asko geratzen da oraindik, denbora badago, beraz buelta emateko. Gai direla erakutsi digute eibartarrek. Hasteko, datorren astean daukate beste aukera bat, oraingoan etxetik San Adrian taldearen kontra.
Gizonezkoen partida eskasa igande goizean Erromon, uneoro atzetik markagailuan, jaun eta jabe izan ziren etxekoak. Lehen minututik gehiago izan ziren bizkaitarrak eta bi puntuak etxean geratu ziren. Erdi partean markagailuan gerturatzea lortu bazuten ere eibartarrak, ezinezkoa egin zitzaien neurketa berdintzea. Etxekoek bikain kudeatu zuen abantaila bukaerararte eta Alberto Roldanen 9 golei esker garaipena eskuratu zuten. Nahiz eta Jon Barruetabeña k 7 gol eta mMikelikel Zuloagak 5 egin, taldearen erdiak, alegia, ez ziren nahikoak izan. Esku hutsik etorri ziren Fernandoren mutilak eibarrera eta orain ahaztu beharra dago pasatu dena eta hurrengokoan pentsatzera, Barakaldoren aurkakoan Ipuruan datorren astean, hain zuzen ere.
Bestalde, emakumezkoen bigarren taldeko kapitaina animatu nahi dugu, pasa den astean lesionatu egin baitzen larritasunez eta denboraldi osoa jokatu gabe egongo baita.