Txanponaren bi aldeak beste behin Mecalbe Eibar Eskubaloi talde gorenek ezagutu dituztenak asteburu honetan. Emakumezkoek gogor borrokatu zuten arren eskutik bueltatu ziren beste asteburu batez etxera NAIBC San Adrianen aurka galdu eta gero (19-17) Gizonezkoek, aldiz, arazorik gabeko garaipena lortu zuten Ipuruan Barakaldo Indepca XXIren aurka (34-20) eta hirugarren postuan dira orain 9 punturekin, lehena hirura dutelarik. Andoniren neskak 2 dituzte eta behealdean dira.
Ipuruako partida aztertzen badugu lehendabiziz, historia handirik gabeko lehia izan zen eta hasiera batetik dominatu zuen talde armaginak neurketa. Mikel Zuloagaren 11 eta Alex Puenteren 6 golei esker berehala bideratu zuten partida eibartarrek, hala ere, ordu laurden tardatu zuten, aurpegia eman baitzuten bizkaitarrek eta ederki lehiatzen hasi ziren. Dena den, Fernandoren mutilen kalitatea agerian geratu zen eta aldea zabaltzen joan ziren partida pasa ahala. Nabarmentzekoa izan zen atzelarien lana eta defentsan egindako lan guztia, garaipenaren oinarria izan baitzen. Ez gara nekatuko Mikel Zuloagaren izena aipatzeaz berriro ere goleatzailerik onena izan baitzen eta lehen postuan da ligan gehien sartzen dituztenen artean. Konfiantza berreskuratzeko balio izan duen neurketa, hurrengokoan pentsatzen hasiak dira jada eibartarrak, Egia teila fabrikari egingo dioten bisitan, alegia.
Gure neskek, bestalde, ezin izan zuten punturik harramazkatu eta hurbil-hurbil geratu ziren beste asteburu batez. Gol gutxiko partidak suertatzen ari dira defentsan egiten duten lan onari esker, hala eta guztiz, bi puntu besterik ez dituzte batu orain arte eta beheko postuetan dauden arren, sentzazioak ez dira hain txarrak eta egoerari buelta emango dioten esperantza dugu denok. Neurketara itzuliz markagailuan atzetik izan ziren 60 minutuetan zehar armagiñak eta azkenengo minutuetan gol batetara hurbiltzea lortu batzuten ere, bizkaitarrak izan ziren garaile. Nahia Benitez izan zen gure jokalarien artean erasoan hobekien egon zena 4 gol egin baitzituen, etxeko Kamilla Klara Korpaczyrekin batera, beste 4 egin baitzituen etxeko jokalariak. Hori bai, puntuak batzen hasi nahi badu gure taldeak erasoan finago ibili beharko da, liga osoan batez beste 20 goletara iritsi ez den talde bakarra baita, hala ere, badakigu gai direla gure jokalariak. Datorren astean ere etxetik at arituko dira armaginak eta arerio gogor baten aurka, gainera, Aiala Zarautz izango da kontrarioa, alegia. Aitzindari bezala, azkenengo neurketa bi talde hauen artekoa, etxekoen alde izan zen, hala eta guztiz, gogor borrokatuko dutela argi daukagu.