Mek Eibar Eskubaloiak Denbora luzez izango du gogoan azkeneko asteburua, klubeko bi talde kopako txapeldun izan baititu. Alde batetik, emakumezkoen Zilarrezko Mailako taldeak Elgoibarren aurka jokatu zuen eta Oria Kopa irabazi zuen 24-28 emaitzarekin. Bestalde, gizonezkoen Lehen Mailako taldeak Urolaren aurka irabazi zuen Urumea Kopa 34-35eko emaitzarekin.
Emakumezkoen taldeak, Andoni Perezen zuzendaritzapean, indartsu ekin zion partidari defentsan zein erasoan, baloia azkar mugituz eta jaurtiketetan egoera argiak aurkituz. Bigarren zatiaren erdian, Elgoibarrek partidan gehiago sartzea lortu zuen, ezkerreko muturretik min eginez eta 7 metroko jaurtiketak eraginez. Gainera, Mek Eibarren eraginkortasuna murriztu egin zen erasoan, eta horri esker partida berdindu egin zen eta atsedenaldira gol bakarreko abantailarekin iritsi ziren.
Bigarren zatiaren hasieran, Mek Eibarrek defentsako intentsitatea handitu zuen, 6-7 goleko aldea azkar lortuz. Azken minutuetan, Elgoibarrek defentsa ireki zuen eta, Mek Eibarren kanporaketarekin batera, markagailua estutu zuten azken 24-28ra arte. Garaipen honekin, emakumezkoen taldeak Gipuzkoako txapelketa irabaztea lortu zuen bigarren urtez jarraian, denboraldiko helburu guztiak bete ondoren merezitako atsedena izango dutelarik.
Bestalde, gizonezkoen Lehen Mailako Mek Eibar Eskubaloia taldeak Urumea Kopa irabazi zuen Urolaren aurka, 34-35eko emaitzarekin.
Mikel Casadok zuzentzen duen taldeak, oso jokalari gazteez osatua, ahalegin ikaragarria egin zuen partida osoan zehar. Garaipena partidako azken penaltian ziurtatu zuten, taldeko kide guztiek ospatu zuten garaipen dramatikoa lortu zutelarik. Denboraldi osoan zehar landutako eta erakutsitako jarrerak oraitzapen ona eta datorren denboraldian helburu berriak lortzeko gogoa utziko du.
Zorionak bi taldeetako kide guztiei euren garaipen ikaragarriengatik eta denboraldian zehar izandako jarrera eta konpromisoa erakusteagatik.