Bueltan da eskubaloia eta Mecalbe Eibar Eskublaoia talde gorenek asteburu honetan ekingo diote 2022/2023 denboraldiari. Emakumezkoek txapelketa berri batean parte hartuko dute beste urtebetez, gizonezkoek , aldiz, lehen nazionalean jarraitzen dute eta ez diote uko egiten igotzeari, hala eta guztiz, iazko maila berdintzea ia ezinezkoa da, izugarrizko denboraldia jorratu zuten eta gure mutilek. Ez da lan xamurra izango armaginentzat, baina ahalik eta mailarik onena ematen saiatuko dira. Beste alde batetik, neskek beste erronka berri bat dute begiz jota. Zilarrezko liga berrian maila mantentzea, alegia.
14 taldeko liga, denak denen aurka bi itzulitan, lehenengo biek jokatuko dute igoera fasea, azkeneko biek bitartean, maila galduko dute. Larunbatean ekingo diote lehiaketari Ipuruan Imdeam La Jota talde aragoiarraren aurka arratsaldeko 18:30etan. Hori bai, nahiko argi daukate zein den helburu nagusia eta horrela adierazi zuen Andoni Perez entrenatzaileak: “Erronka handia izango da guretzat zeren 2 urtez jarraian liga berri batetara moldatu behar gara. Gure helburua maila mantentzea da”. Taldea ez da asko aldatu iaztik aurtengora, hala ere, azkeneko urteetako maila erakusten badute, jarri diran jomugara arazo gabe iritsiko dira. “Talde guztiek fitxaketa asko egin dituzte eta maila altuko liga espero da”, Andoni ez da fio. “Taldekide guztiak pauso handia egin beharko dugu aurrerantz helburua lortzeko”. Horrela ba lehen hitzordu nagusia larunbat honetan Ipuruan.
Gizonezkoek, bestalde, familiarra den lehen nazionalean arituko dira beste urtebetez. 16 taldeko txapelketa, denak denen aurka bi itzulitan. Helburu nagusia aurten larritasunik ez pasatzea eta jaitsiera postuak ekiditea izango da, aurtengo denboraldia trantsizio kurtsoa izango da eta armaginentzat, aldaketa eta berittze ugari egon baitira plantillan. Hori bai, goiko postueri begira beti ere. Abentura berri honen lehen pausoa larunbatean arratsaldeko 18etan emango dute Palautordera Salicru talde kataluniarraren kantxan, Josep Maria I Llavina pabilioiean, alegia. Gutxi ezagutzen den arerioa, ez da erreza izango lehen puntuak eskuratzea. Paul Alonso eta Asier Urain lesionaturik daude pasa den kurtsotik eta ez dute autobusa hartuko, hori bai, gutxi falta da Paul kantxetan berriz ikusteko. Aniko asko bioi.