
Emakumezkoen senior taldeak beste berdinketa batekin itxi zuen denboraldia, oraingoan Loyolaren aurka, taldearen lehiakortasuna eta izaera islatuz. Partida erritmo altu eta etengabeko gol trukaketarekin hasi zen. Loyolak aurrea hartu zuen markagailuan, baina etxekoek erreakzionatu egin zuten eta atsedenaldira abantailarekin joan ziren (17-14).
Bigarren zatian, talde bisitariek markagailuari buelta ematea lortu zuten, aurretik jarriz. Hala ere, gureek ez zituzten besoak jaitsi eta, borroka eta konpromiso erakustaldi bat gehiago eginez, partida berdintzea lortu zuten azken minutuetan. Emaitza honekin, taldeak 18 punturekin itxi du liga, bere denboraldirik onena sinatuz. Meritu handia, baja garrantzitsuak dituen denboraldi hasiera kontuan hartzen bada. Jokalariak zoriontzea tokatzen da, urtean zehar egindako ahaleginagatik eta egindako lan handiagatik.
Bestalde, gizonezkoen taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuten Tarazonaren aurka. Garaipen honek matematikoki hirugarren postua ziurtatzeaz gain, taldea bigarren sailkatuarengandik bi puntura uzten du, hiru jardunaldi falta direnean.
Partida intentsitate eta erritmo handiz hasi zen, etxeko taldearen sendotasun defentsiboa azpimarratuz, baloiak berreskuratzen eta kontraeraso errazak ahalbidetuz, markagailuan lehen minutuetatik arrakalak irekiz. Atsedenaldiaren ostean, dinamika mantendu egin zen, eta aldea 10 golera ere luzatu zen. Jonay eta Haritz falta izan ziren arren, taldeak lehiatzeko gaitasuna eta sasoi bikaina erakutsi zituen denboraldiko tarte erabakigarri honetan.