
Gizonezkoen Mek taldeak garaipen sendoa lortu zuen Loiolaren aurka (32-22), asteazkenean Zaragozaren aurka berdindu ostean zaila izan zitekeen partidan. Emaitza horrek igoera fasea jokatzeko aukerak murrizten zituen. Hala ere, taldeak nortasuna, ausardia eta ilusioa erakutsi zituen taularen goiko aldean borrokan jarraitzeko.
Partida berdinduta hasi zen, baina 12. minututik aurrera armaginek euren erritmoa ezarri zuten, 17-9raino aldea zabalduz. Bigarren zatiak joera bera izan zuen, jokalari guztien artean minutuak banatzeko aukera emanez. Hurrengo jardunaldia funtsezkoa izango da, Zaragoza eta Anaitasunaren arteko lehiarekin eta Mek taldeak Tolosaren aurka jokatuko duenarekin.
Neskek 28-25 galdu zuten bi erdi oso ezberdin eukitako partida batean. Baja ugariek defentsa-sistema aldatzera behartu zuten, baina taldea ondo moldatu zen eta erasoan oso ondo jokatu zuen, atsedenaldira abantailarekin iritsiz (14-15).
Bigarren zatian, 12. minutura arte maila mantendu zuten armaginek, baina orduan ez zuten zenbakizko nagusitasunaz baliatzen jakin. Etxekoek pasiboan sartutako gol batek eragin mentala izan zuen taldean, eta aukera garbiak huts egiten hasi ziren. Aurkariaren erasoko asmatzeak partida erabaki zuen. Orain, taldeak astebeteko atsedenaldia izango du Basauri etxean hartu aurretik.