Talde eibartarrak Atarrabiara egingo du bidaia larunbatean Beti Onaken aurka aritzeko. Partida arratsaldeko 6etan izango da Hermanos Indurain kiroldegianJoan zen asteburuko porrota ahaztea eta garaipenaren bidera itzultzea dute helburu armaginak. Naparrak aldiz, beraien lehen garaipena lortzetik iristen dira lehiara, Tolosa, iazko liga txapeldunen kantxan lortutakoa hain zuzen ere. Eneko Asurabarrena eta bere jaurtiketa indartsuari egin beharko diote aurre gipuzkoarrak, atea errez ikusten duen jokalaria bait da.
Gainera eibartarrak ez dira ondo moldatzen Atarrabian azkeneko urteetan: porrota iaz eta puntu bakarra orain dela bi urte. Baina arazo horri vuelta ematera joango dira Fernando Fernandezen mutilak, nahiz eta astean zehar jokalari batzuk ez diren normalki entrenatu.
Lehen taldeaz gain, ez du Eibar Eskubaloiko talde bakar batek ere jolastuko aste buru honetan, jai eguna dela eta.
You must be logged in to post a comment.