Helvetia Anaitasuna taldearen bisita jasoko du Somos Eibarrek Ipuruako kiroldegian ostegun honetan arratsaldeko 8etan. Ez da neurketa erraza izango armaginentzat bigarren lekuan bait dira naparrak eta denboraldia hasi zenetik, hiru puntu soilik galdu dituzte. Trapagaran liderraren kontra galdu eta harrigarria dirudien arren, azkenaren etxean berdindu, Elgoibarren hain zuzen ere. Gutxienez erizaindegia hutsik dute orain eibartarrek.
Nahiz eta jokalari gazte ugariz josita egon eta udan ia talde osoa aldatu, kriston kalitatea jarraitzen du izaten talde naparrak. Ez du agian pasa den urteetan fidagarritasuna erakusten baina bigarren postuan dira merezitasun osoz. Aitor Garcia, Anaitasunaren goleatzaile nagusian jarri beharko dute, Fernandoren mutilek arreta berezia, ezustekoa eman eta orain dela bi urte lortutako berdinketa behintzat lortzea nahi badute.
You must be logged in to post a comment.