Maialen Insausti prieto 29 urteko Zilarrezko Mailako atezaina da. Lau urteko geldialdia izan zuen arren, urte ugari eman ditu eskubaloian, 13 zehazki. Aurten bere azken urtea izanik eta Zilarrezko neskentzat azken partida datorrela kontuan harturik, berarekin hitz egiteko aukera aprobetxatu nahi izan dugu.
- Taldearentzat urte zaila izan da. Geratzen den tarte honetan sentsazio gazi-gozoari buelta eman diozuela esango zenuke?
Urte oso zaila bizi izan dugu aurten lesioei dagokionez eta normala den bezala horrek eragin handia izaten du taldeko animoen barruan. Bosgarren partidurako gutxi gora behera lehenengo bajak izaten hasi ginen, eta gauzak ez ziren hoberantz joan. Poliki poliki klasifikazioaren erdian aurkitu eta ekipo gehienekin konpetitzearen ametsa lausotzen joan zen izan genituen lesio guztiekin: Ane Montiel, Naia de Castro eta ezin ahaztu Leire Treviñoren lesio luzea edo Irati eta Karmelerena. Ondorioz, kategoria mantentzea bilakatu zen gure helburu berria. Sentsazioa gazi gozoa izango da beti, nahiz eta oraintxe bertan kategorian mantentzea lortu dugun, taldea errenka iritsi da azken fase honetara.
Hala ere, horrelako egoerek pila bat erakusten dute eta taldearekiko dagoen konpromezua zein den nabarmen gelditzen da. Esker bereziak eman nahi dizkiet nire taldekide guztiei, hasi ginenoi eta amaitu dugunoi.
- Zein balorazio egingo zenuke liga amaitu aurretik?
Nahiz eta sentsazioak ez diren onenak, balorazio oso positiboa egingo nuke. Lehen esan dudan bezala gauza asko erakusten dizkizu zure burua horrelako egoera batean aurkitzeak, guretzat garrantzitsuenak ziren erasorako jokalari gabe aurkitu baikinen momentu batean.
Horrek azpitik datozen jokalariei aukera bat eman die eta horrek guri nolabaiteko lasaitasuna ere ematen digu, etorkizuna dagoela ikusita.
- Azken urteetan Eibar Eskubaloiko neskek indar handia hartu duzue eta momentu honetan oso talde gaztea duzue. Nolakoa uste duzu izango dela etorkizuna?
Taldea oso gaztea da, taldean media nahikotxo igotzen dudala badakit. Baina egia esan, ezin dut hobeto ikusi etorkizuna. Duela 3-4 bat urte etorkizuna ona zela pentsatzen nuen baina hurrengo urteetan lehengo taldera datozen neskek ez diote inungo inbidiarik izan behar orain igo direnei.
Lan polita egiten ari dira kadete eta jubeniletatik datozen neska guztiak eta haien entrenatzailaek ere.
- Urteak daramatzazu eskubaloian jokatzen, postu ezberdinetan gainera. Nola aurreikusten dituzu datozen urteak.
Urte asko daramazkit bai, guztira 13 urte izan dira. J.D. Arraten lateral bezala hasi nintzen eta bi partiduetara portera izatera pasau nintzen. Elgoibarren 4 urte bikain pasatu nituen jende asko ezagutu eta garaipen pila bat lortuz.
Eibarrera jolastera itzuli nintzenean 4 bat urte neramatzan eskubaloian jokatu gabe eta taldean zegoen atezain kopurua ikusita beste postu batean jokatzea proposau ninduten. Asko dibertitzen nintzen pibotean, ez dut gezurrik esango, baina nere maila ez zen oso ona.
Andonik hartu gintuen lehengo urtean, entrenamendu baterako ez zegoen atezainik eta bolondres atera nintzen egun horretan atezain bezala enrenatzeko. Entrenamendua amaitzerako Andonirekin hizketaldi bat izan nuen atera bueltatzeko.
Momentu horretatik gauza asko lortu ditugu Gipuzkoako Territoral mailan egotetik eta orain Zilarrezko Mailan egotera. Datorren larunbatean nere azken partidua izango da eta oso pozik nago azken partidu hau orain ditudan taldekideekin partekatzeaz.
Oraingoz eskubaloiari agur esan nahi diot denbora batez gutxienez. Denbora asko exigitzen dizun kirola da eta mailatik mailara geroz eta gehiago. Batzuetan beste gauza batzuk baztertu ditudala sentitu dut. Baina argi daukat, moduren baten bueltatuko naizela.
- Zer azpimarratuko zenuke urte guzti hauetan izandako esperientziaz? Ahal izatekotan, zer gordeko zenuke Kutxa preziatu batean?
Ezin naiz gauza bakar batekin gelditu, eskubaloiak gauza on pila bat ekarri dizkit. Baina pare bat bakarrik esango dizkizut:
Lehenengo eta behin, ezagutu dudan jende izugarria, bai klubean, bai taldean edo taldetik kanpo ere. Kirol honi eskertu behar diot gaur egun nire senarra ezaugutu izana, edo niretzako bigarren familia diren neskak.
Baina honez gain pertsona bezala pila bat lagundu nauela esango nuke. Kirol hau praktikatzeak nire buruan konfidantza eman zidann, talde batekiko konpromezua zer den erakutsi dit, gauzak esfortzuz bakarrik lortzen direla ere. Laburbilduz, balore pila bat.
- Gazteentzat aholku bat?
Eskubaloia gauza asko erakutsi ahal dizkizun kirol bat da, baina kirol bat azken finean. Oso gutxi dira maila altuenera iristen direnak eta gauzak perspektibaz begiratu behar dira.