Nire azken momentuak bizitzen ari nintzen futbol jokalari moduan JD Arrate taldearen jubeniletan. Orduan, Pedro M. Arroitajauregik deitu zidan zuzendaritzako kide bilakatzeko. Behin barruan, arazo larri baten aurrean ginela ohartu nintzen, taldea arriskuan jartzen zuen arazoa, alegia. Futbol zelai bakarra zegoen Eibarren eta lehen taldearen neurketak jokatzeaz gain, Urko eta JD Arrate jubenilen partidak ere jokatu behar ziren bertan, 15 egunetan behin erabili behar zuten Ipurua, hori dela eta, egoera jasan ezin bihurtzen hasia zen. Horrek, behin baino gehiagotan Deban (Errotazar), Elgoibarren (Lerun) edota Markinan (Esperanza y Cia mortero fabrikaren ondoan) jokatzera derrigortzen gintuen. Gatazka konpontzeko ahaleginean, Eibarrek JD Arrate estruktura guztia absorbatu zuen, eta hau desagerrarazi ordez, zuzendaritzaren kudeaketa gaitasuna kirol berri batera bideratzea erabazi zuen: ESKUBALOIRA, hain zuzen ere.
Erronka izugarria zen, ehiza eta mendiaz gain, futbola eta pilota ziren Eibarren kirol bakarrak. Federazioko baimenekin loturik zeuden burokrazia lanekin ari ginen bitartean, jokalariak geureganatzen hasi ginen, hala ere, Eibartik at ikasten ari ziren edo ikasi zutenak eta eskubaloiean lehenago aritu ziren mutilak hartzeko beste aukerarik ez geneukan. Horrela ba, talde multzo bat sortzen hasi zen: Ramón Idigoras, Javi Balenciaga, Miro, Jaipo Aldazabal, Julio Askasibar, Amatiño, Elgoibarko Aranberri, Gabilondo y Patxi Zabaleta (barkatuko didazue kanpoan utzi zaituztenei), orain gogoratzen ditudala. 1965Ko eikainean hasi zituzten entrenamenduak Isasi ikastetxeko patioan eta urte berean, irailean, lehen lagunartekoa jokatu zuten.
Ia dana egitea tokatu zitzaigun zuzendaritzakoei. Bidali zidaten pare bat betebeharrei buruz, besteak beste, hitz egingo dut, momentu hartan bizi genuen egoera hobeto ulertzeko balio dezaketenak.
Untzagako plazan jokatzen ziren neurketak, kioskoaren alboan. Udaletxearen azpialdean zegoen patioan gordetzen ziren ateak astean zehar, ziegen ondoan. Zuzendaritzako bi kide arduratzen ginen eskuz jokalekura eramaten. Ateak zituzten pisuaz gain, bertan zeuden zangarren irainak pairatu behar izaten genituen, eskubaloia emakumeen kirola zela iritzitzat zutenak. Mari-mutil hitzaz aparte, beraien artean ea nork botatzen zuen hitz kalifikatzaile zorrotz eta lotsagarrien lehiatzen zuten, eta arrakasta apur batekin batzuetan, gainera. Aringarria zen guretzat hurrengo neurketararte ateak udaletxean behin berriz gordetzea.
Bestalde, kirol berriak ez zuen hiriko prentsan interes handirik sortzen. Emaitzak jasotzen ziren eta etxeko neurketen berri bakarrik ematen zuten, kanpokoei kasurik egin gabe. Hori izan zen eman zidaten beste egiteko bat. Horrela ba, Diario Vasco eta La voz de Españak partida haien gorabeherak argitaratzeko aukera izan zituzten. Ateen lana baino askoz atseginagoa izan zen lan hau. Gure lurraldean eskubaloi legenda diren agertoki ugari ezagutzeko aukera izan nituen, baita jasateko ere. Irungo Uranzu frontoiaz ari naiz, baita Pasai Donibaneko portu bokale ondoan zen enparantzaz ere, edota kirol honetan grabaturik geratu diren hainbat eta hainbat jokalekuri buruz ere.
Horrela hasi zen, Eibar izena estatu mailan hedatzen lagundu zuen bidea, gure hiria identifikatzen dituzten baloreei lotuta beti ere. Kontsolidazioa eta garapena iritsi ziren geroago; jugoslaviarrak,UNIa, kiroldegia, talderik onenak Eibarren lehiatzen, eta abar. Baina egongo da norbait gauza guzti horrek kontatu ahalko dituenak. Egokia iruditzen zait lerro hauek simetria batekin bukatzea, hau da, Fernando Navarroren (Arrate Eibarko lehen entrenatzailea) izena, gaur egun Arrate Eibar Eskubaloia bizi den errealitate itxaropentsuarekin lotzea, alegia.
MIKEL LARRAÑAGA