Gizakia gizaki denetik, gizonek okupatu dituzteposturik altuenak, baina egia esanda, emakumeak izan diraindar gehiago erakutsi dutenak; beraien ideien, independentzia eta eskubideengatik borrokatzeko indarra, gizarte honetako arlo guztietan baloratuak izatekoborrokan. Bada martxoaren 8a ospatuko ez duenik, bainaados ez badaude ere, onartu beharra dago emakumeek laneskerga egin behar izan dutela, gizonei eskura ematendietena lortzeko. Martxoaren 8an egiten direnmanifestaldiak berdinatsuna lortzea dute helburu eta ezinor bestearen gainetik jartzea. Eibar Eskubaloi taldeakparekotasun horren alde egin du sortu zenetik eta kasuhonetan ere zerbait prestatzea pentsatu dugu: taldeko biemakumeekin solas egitea, Irune de Castro eta Leire Treviño jokalariekin, beraien ikuspuntua jakiteko; ameslariak, irmoak eta gaitasun handikoak.
11 urte zituen Irunek eskubaloian jolasten hasizenean, Eibar Eskubaloi taldea sortu berri zela. Lehenengo sei urteak atezain bezala aritu zen, bainaduela bi urte senior taldera igo zutenean, jokalaripapera hartu beharra izan nuen beste hiru atezainzeudelako, ezkerreko muturrean kokatuz. Aurten, postuz aldatu dute, bere balio-aniztasuna erakutsiz. Eskubaloiaz gehien gustatzen zaiona taldean sortzenden giroa da, taldekideekin sortzen den harremana eta kirolari esker ezagutu duen jende guztia.
Lehenengo eta behin zorionak Irune, Grupo Mecalbe taldearekin igoera faserako lortutakosailkapenarengatik. Nola joan da liga orain arte?
Irune de Castro: Kaixo eta eskerrik asko. Hastekoesan beharra dut, edozein talde bezala gure gora beherakizan ditugula eta erritmoa hartzea kostatu zaigula; bainapoliki poliki konfiantza hartuz joan gara eta merezitakoemaitzak agertuz joan dira.
Zure ustetan helburua beteta dago jada, ala oraindik gerra emango duzuela espero duzu?
IC: Denboraldi hasierako helburua bete dugu, bainahau ez da nahikoa guretzat eta igoeraren bila joango gara. Argi dago ligako beste taldeak ere indartsuak direla, bainagure jokoan konfiantza izanez gero, gerra emandezakegula uste dut.
Gainera Grupo Mecalbe kadetea ere entrenatzenduzu zuk, zer nolako esperientzia da?
IC: Hiru urte daramatzat entrenatzaile bezala, berazneskekin batera ikasiz noala esan dezaket. Aurtengotaldea, orain arte izan dudan onena da eta horrekin batera erantzukizuna handiagoa izaten ari da. Hala ere, denboraldi honetan eta aurreko bietan bizitakoesperientziak oso aberasgarriak izan dira.
Zer moduz portatzen dira neskak?
IC: Denboraldi hasieratik finkatutako helburuakbetetzeko gogoa eta egunero zerbait berria ikasteko grinanabaria izan da lehenengo minututik. Aipatzekoa da beraien artean sortu duten harreman ona.
Leire Treviñok, Grupo Mecalbe kadetean jolastenduen eskuin hegalekoa eta pibotea da. Atzelarionenaren saria jaso zuen pasa den urtarrileanSantanderren jokatu zen autonomien arteko Espainiartxapelketako sailkatze fasean. Itzel aritzen da Euskalselekzioarekin joaten den bakoitzean, Eibarkotaldearekin astebururo egiten duen lanaz gain.
Zer moduz sentitzen zara Mecalbe taldean?
Leire Treviño: Oso gustura nago. Eskubaloia betigustatu zaidan kirola izan da eta horrela jarraitzen du izaten. Gainera taldeak asko laguntzen du eta askodisfrutatzen dut beraiekin. Bai partiduetan eta baitaentrenatzeko orduan ere; kantxa barruan eta kanpoansortzen den giroa ezinhobea da.
Zer aldatuko zenuke?
LT: Gutxien gustatzen zaidana, partidu baterako goizesnatzea da
Igandean, martxoak 8 emakumearen eguna da. Nola ikusten duzue emakumearen papera kirolean, baina batez ere eskubaloian?
LT: Gizarte hontan emakumearen papera kiroleangutxietsita dago. Eskubaloiaren kasuan, emakumeakgutxinaka indar gehiago hartzen gaudela esan dezaket, gure kalitatea eta jokua erakutsiz, egunero izugarrizko lana egin ondoren.
IDC: Argi dago azken urte hauetan emakumeonpapera kirolean nabariagoa izaten hasi dela, baina oraindikdesberdintasunak ikusi ahal ditzakegu, hortazberdintasunaren bidean borrokan jarraitu behar dugula ustedut. Kirolean, bizitzako esparru guztietan bezala emakumeeta gizonen arteko aldea murrizteko ekintzak egiten aridirela ikusi dezaket, baina hauek nahikoak ez direla ere. Gizonezkoen kirola emakumeona baino garrantzihandiagoa du, erreztasun gehiago dituzte eta errespetugehiago jasotzen dute kirolari bezala. Komunikabide, instituzio, eta beste hainbat esparrutan dagoen sexismoaargia da oraindik.
Hala eta guztiz, jende askoren lanari esker emakumeok mundu honetan izan behar dugun garrantziaeskuratuz goaz eta gure tokia topatuz. Egoera poliki polikihobetzen doa, baina lehen esan dudan bezala borrokanjarraitu behar dugu baldintza eta errespetu berdinaklortzeko.
You must be logged in to post a comment.