Aurpegia eraldatzen jarraitzen du gizonezkoen Eibar Eskubaloiak eta azken egunetan lau fitxaketen berri eman du taldeak. Maila hobetzen lagunduko duten jokalariak ez bairik gabe. Paul Alonso, eskuin hegala da horren adibide garbia. Gaztea izan arren, 20 urterekin jokatu du jada Asobal ligan Huescarekin eta, Barakaldon jaiotako mutilak asko emango diela espero eibartarrei da. Asier Urain, armaginen hegala indartzeko ekarri duten beste fitxaketa bat, hori bai, honako hau ezkerrerako. Alcorta Forging Group Elgoibar taldetik dator eta jokalari hau ere esperientziaz josita heltzen da eibarrera, bi urte igaro ditu eta zilarrezko ohore mailan jokatzen, Vestas Alarcós taldean hain zuzen ere. Horretaz gain, gipuzkoarren goleatzailerik onena izan zen 147 golekin 26 partidutan, 5,7ko bataz beste.
Ander Ballesterosen agurra dela eta, eibartarrek atezain bat lotzea zuten helburu, eta azken lau urteak Urban Cabero Barakaldon eman dituen Mikel Solar izan da hautatua, beraz, ondo ezagutzen duten jokalari bat da, azken denboraldietan aurka izan baitute. Azkenik, erasoa indartzeko beste kirolari bat gehitu dute armaginek beraien plantillara. Garikoitz Viguerak gola emango dio talde armaginari. Easygas Urdulizetik datorren jokalaria, Fernandorenak ondo ezagutzen dutena hau ere. Iazko bi partidatan, guztira 9 golen egile izan baizen fitxatu berria izan den Garikoitz. Guztira 95 gol egin zituen 29 partidutan-