Goi mailako Arrate Eibar Eskubaloiko bi taldeek erronka benetan gogorrak dituzte etxetik at hurrengo asteburuan. Gizonezkoek Sugraf Zaragozaren kantxan jokatuko duten bitartean, emakumezkoek Omega Peripherals Basauriri egingo diote bisita bigarren fasea hasteko. Lehia igandean izango da eguerdiko 12:15etan Basauriko Artundoaga kiroldegian. Jokatu dituzten neurketa guztiak irabazi dituzte bizkaitarrek lehen fasean eta multzo hau irabazteko hautagaietako bat da. Hala ere, eibartarrak ere lan oso ona egitetik datoz eta norgehiagoka estua eta bizia espero da igandean.
Gogoratu beharra dago nola iristen diren gure neskak eta zer egin behar duten: 8 neurketa jokatuko dituzte B multzoan sailkatu diren beste 4 talderen kontra, hau da, igandeko Omega Peripherals Basauri, Eraiken Eharialdea, Lema Transit Askartza eta Urdaibai Bilboats. 10 punturekin sailkatu dira armaginak, beraz, bigarren postuan hasiko dute bigarren fase hau, basauritarren atzetik, hain zuzen ere. Ligaxkako aurreneko biak pasatuko dira Esapiniako zilarrezko mailara igotzeko jokatuko den fasera. “Orain bigarren postuan gaude, eta horrela jarraituz gero zilarrezko igoera fasea jolastuko genuke, hori dela eta, helburu berri hau jarri dugu taldean, bi postu hoietan egoteko borrokatuko dugu”, dio Andoni Perez entrenatzaileak. Pozik eta gogotsu den arren, badaki ez dela batere xamurra izango domekako erronka. “Taldea oso ondo heltzen da eta gogo askorekin, lehenengo fase ikaragarria egin dugu, kontuan izanez gure lehenengo urtea dela Euskal ligan, baina Basauri aurkari oso zaila da, partidu guztiak irabazi ditu, eta diferentzia askorekin, gainera”. Dena dela, itxaropentsu dira eibartarrak eta duten maila ageri utziz gero ezusteko bat baino gehiago eman dezakeen talde bat da ezbairik gabe. Eta beraiek badakite horrela dela. “Badakigu aukeraren bat edukiko dugula, horretarako gu oso ondo egon behar gara, bai erasoan eta baita defentsan ere. Eta hortan ari dira neskak astean zehar oso ondo entrenatzen eta domekan bi puntuak Eibarrera ekartzeko desioan”. Ea ba arrakasta lortze duzuen,animo neskak.
Lehenago aipatu dugun bezala, gure mutilek Zaragoza hirira bidaiatu beharko dute, igandean eguerdiko 13:30etan Siglo XXI Pista B kirol gunean jokatuko den Sugraf Zaragora taldearen aurkakoan. Denboraldi bikaina ari dira egiten espainiarrak, eta gainera, eibartarrek galdu duten puntu bakarraren errudunak ere badira, Ipuruan 40na berdindu baitzuten bi talde hauek. Hirugarren dira 24 puntu eta partidu bat guxtiagorekin, urte bikainaren adierazle. Jorge Ortega, Dani Sanjuan eta Diego Monzon dira jokalaririk erasokorrenak, esate baterako. Defentsan estutu beharreko neurketa da, txapelketako talderik goleatzaileena baita zaragozarra, beraz gogor eutsi beharko dute atzealdean eibartarrek punturen bat etxera ekartzea nahi badute.
- Senior neskak Txingudi Zubieder-Arrate Eibar Eskubaloia B IGA 10:30 Uranzu frontoia, Irun
- Senior mutilak Arrate Eibar Eskubaloia B-Escolapios A LAR 18:30 Ipurua
- Jubenil neskak Arrate Eibar Eskubaloia-Sinergia Orio LAR 16:45 Ipurua
- Jubenil mutilak Arrate Eibar Eskubaloia-Tolosa LAR 11:30 Ipurua
- Kadete neskak Arrate Eibar Eskubaloia-Gelato Orio LAR 16:00 Universidad Laboral
- Kadete neskak Egia Eskubaloia-Arrate Eibar Eskubaloia B IGA 10:45 Egiako kiroldegia, Donostia
- Kadete mutilak Hernani Sorlan-Arrate Eibar Eskubaloia B LAR 16.15 Hernaniko udal kiroldegia
- Infantil neskak Arrate Eibar Eskubaloia-Egia Eskubaloia LAR 11:30 Universidad Laboral
- Infantil neskak Arrate Eibar Eskubaloia B-Bideosoa Bidasoa Irun A LAR 10:00 Ipurua
- Infantil mutilak Zubacor Elgoibar-Arrate Eibar Eskubaloia IGA 11:30 Olaizaga kiroldegia, Elgoibar
- Infantil mutilak Bideosoa Bidasoa Irun B-Arrate Eibar Eskubaloia B LAR 10:00 Uranzu frontoia, Irun
- Alebin mutilak Arrate Eibar Eskubaloia-Aloña Mendi IGA 10:30 Ipurua