10. Eta 9. jardunaldia gizonezkoen eta emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi taldeentzat, hurrenez hurren. Pasa den asteburukoa ahaztu eta gure neska-mutilak prest daudepartida berriei ekiteko. Zailtasun desberdineko bi neurketa izango dira. Ipuruan azken aurrenaren bisita jasoko duten bitartean mutilek, hau da, Alcorta forging group Elgoibar, larunbatean arratsaldeko 18:30etan, neskek bidai luze eta zailadaukate liderraren kantxan arituko baitira, Schar coloresZaragozaren kontra, alegia. Lehia larunbatean izango da 17:45etan Siglo XXI pabilioiaren B pistan, Aragoi hiriburuan.
Denboraldiko erronkarik zailenetarikoa izango da Andoniren neskentzat, talde zaragozarrak jokatu dituen zortzi partidak irabazi baititu orain arte eta ez du punturik galdu bidean, hala ere, orain dela bi aste erakutsi ziguten bezala arerio gogorreneiere aurre egiteko gai dira gure neskak. Gainera, ligako talderik goleatzaileena da etxekoa eta defentsan inoiz baino hobeto aritu beharko dira armaginak punturik harramazkatu nahi badute. Denen gainetik Nicxon Clabel Ngo Hiobi Kiyepjokalaria da guztira 55 gol egin baititu, neurketako batez besteia 7.
Ipuruako partidak zailtasun gutxiago duela aurreikusten da. Beheko postuetan dira elgoibartarrak eta maila baxuagoko taldea da, hala eta guztiz, kantxan irabazi behar dira partidak eta dena ematera irtengo dira eibarrarrak. Pasa den asteburuko porrota ahaztu eta bi puntuen bila kantxaratuko dira armaginak, goiko postuetan jarraitzeko helburuarekin. Hiru punturekin azken aurren dira kanpotarrak, eta horretaz gain, txapelketan 200 goletara iritsi ez den talde bakarra da txuri-gorria. Beraz, hori aprobetxatu beharra dago konfiantza berreskuratu eta lehian sartuta jarraitzeko. Dena den, Markel Orbea, Iker Izeta edota Aitor Solozabal jokalariekin tentuz ibili beharko dira elgoibartarren goleatzailerik nagusienak dira eta. Gogoratu beharra dago denen gainetik gure Mikel Zuloagak jarraitzen duela eta irabazteaz gain, goian jarraitzeko helburua duela arrasatearrak.