Bolada onari jarraipena ematera kantxaratuko da emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloia taldea hurrengo asteburuan Kukullaga-Etxebarriren kantxan, hau da, Etxebarriko udal kiroldegian larunbatean arratsaldeko 17:30etan. Gizonezkoek, aldiz, bigarren itzuliari ekingo diote Ipuruan Palautordera Salicru talde katalanaren kontra, larunbatean 16:45eran, hain zuzen ere.
Irteera zaila neska armaginentzat 16. Jardunaldia, hala ere, ratxa txarrean daude bizkaitarrak azken partidatan puntu bakarra lortu dute eta. 9. Dira sailkapenean 11 punturekin, eibartarrak baino hiru gehiagorekin. Txanponaren beste aldean dira eibartarrak bi garaipen jarraian eskuratuta eta bide onean jarraitzea dute helburu. Lehen itzulian bizkaitarrek lortu zuten garaitzea Ipuruan, beraz, errebantxaren bila kantxaratuko dira armaginak. Maddi Goñi eta Paula. Gonzalez dira etxekoen goleatzaile nagusienak eta gertutik zaindu beharrekoak.
Mutilek, bestalde, itzuli berria hasteko prest dira eta erdi bidean den Palautordera jasoko dute kiroldegian. Zortzigarren postuan dira kataluniarrak 15 punturekin. Hori bai, 6 neurketa daramatzate jarraian galdu gabe eta zazpigarrenaren bila datoz. Bien arteko lehen norgehiagokan armaginak nagusitu ziren denboraldiko estreinuan. Ferran Claussells eta Sergi Perez dira bisitarien goleatzailerik onenak. Gogoratu beharra dago ere Ipuruako neurketa Eibar Eskubaloiaren YouTube kanalean zuzenean ikusgai izango dela Ipuruan joaterik ez duenarentzat.