Larunbatean arratsaldeko 18:30etan izango dituzte beraien hitzorduak Mecalbe Eibar Eskubaloia bi talde gorenek. Emakumezkoak etxetik at arituko dira Loizaga construcciones Castro-Urdialesen kontra, Pachi Torre udal kiroldegian, hain zuzen ere. Gizonezkoak, bestalde, Ipuruan jokatuko duteCasademont Zaragoza talde gogorraren aurka.
Seigarren postuan dira kantabriarrak 26 punturekin, hori bai, azken hiru neurketatik bakarra irabazi dute. Gure neskak ratxa eskasago batean daude murgilduta, hala ere, motibatuta bidaiatzen dute ezustekoa emateko helburuarekin. Dena den, ez da lan erraza izango, txapelketako goleatzailerik onena daukate eta kantabriarrek, Mendia Ibañez, alegia. Guztira 175 gol sartuditu orain arte, bigarrenak baino 50 gehiago. Izugarria datu hau.Kontuz ere Adriana Quintana, Ana Arozamena edota Nerea Muñoz bezalako jokalariekin, besteak beste.
Mutilen arerioa, aldiz, denboraldi paregabea egiten ari da.Hirugarren dira aragoiarrak 37 punturekin, azken 10 partidetatik bakarra galdu dute eta gora begira dira aukerekin oraindik. Eibartarrak ere ondo bukatzen ari dira lehiaketa eta beste garaipen bat eskaini nahiko diete zaletuei. Kontuak kontu, garaitzea lortzen badute armaginek, lau puntura geratuko lirateke, amaitzeko zazpi jardunaldi geratzen direnean. Felipe Borges, Zakaria Rabhi eta Jorge Ortega dira arerio arriskutsuenak ate aurrean.