Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloia Ipuruara itzuliko da larunbatean Tolosa taldearen aurka aritzeko arratsaldeko 18:30etan. Emakumeek, ordea, etxetik at jokatuko dute beste astebetez. Lema Transit Askartzaren pistan arituko dira eibartarrak, hain zuzen ere, hau da, Leioa herriko Sakoneta kiroldegian larunbatean arratsaldeko 19:30etan. Hirugarren bukatu zuten bizkaitarrek lehen fasea eta bigarrenera lau punturekin pasa ziren, beraz, bi taldeen artean aldea dagoela ematen du. Bigarren fase honetako lehen jardunaldian porrota pairatu zuten etxean Kukullagaren kontra gol bategaitik soilik, hala ere ezingo dira fidatu kanpotarrak. Bigarren dira gipuzkoarrak 11 punturekin guztira eta Basauri begiz jota daukate eta bizkaitarrak harrapatzeko asmotan dira, horretarako baina gogor borrokatu berra dago. Gogoratu multzoko aurreneko biak sailkatuko direla azken fase handira.
Mutilen lehen taldeak bolada onari jarraipena eman nahi dio eta lehen postua indartu nahi du larunbatean tolosakoen kontra. 35 punturekin, 6 ateratzen dizkio Helvetia Anaitasuna bigarrenari eta helburua lortzeko bide onean da gure taldea. Urte gorabeheratsua izaten ari da tolosarrentzat, 10 garaipenekin seigarren dira 22 puntu guztira dituztela. Garaipena eskuratu zuten armaginek lehen itzulia hirugatik irabazi eta gero Usabal kiroldegian. Hori bai, ligako jokalaririk erasokorrenetariko bat du tolosaldeko taldeak, Iker Elolak 115 gol egin ditu guztira 18 partidutan eta motzean lotu beharreko jokalaria izango da ez bairik gabe.