Somos taldea Ipuruako kiroldegira itzultzen da hirugarren jardunaldiko neurketa jolastera, Zaragozako El Pilar Maristasen aurka, larunbatean arratsaldeko 6:30etan. Aragoiarrak ez dute oraindik partidarik galdu eta ez da arerio erreza izango eibartarrentzat. Lehen partidan, Tolosan, iazko liga txapeldunaren kantxan gainentzea lortu zuten eta bigarrenean berriz, Beti Onak taldearen aurka berdintzea etxean. Armaginak, gol bakar batengaitik Barakaldon galdu ondoren heltzen dira larunbateko partidara eta Fernandoren mutilak arantza hori kentzea izango dute helburu, Ipurua beraien gotorleku bilakatuz. Hori bai, etxekoek ezingo dute Azkonizaga jokalaria pistaratu, zuntz haustura bat duelako. Zuloaga ere duda da ezin izan duelako aste osoan taldearekin entrenatu. “Espero dugu arazo gehiagorik ez edukitzea larunbateko neurketaren aurretik”, aitortzen du eibartarren entrenatzaileak. Gogoratu beharra dago espainirarrak ezin izan dutela irabazi eibartarrei eginiko azken hiru bisitetan, berdinketa bat eta bi porrotekin.
Gaia aldatuz, aste hontan Euskal Kopako finalerdiak zozketatu dira eta armaginak ez dute zorte askorik eduki. Bidasoa jasoko dute Ipuruan, maila beheragoko taldea direlako etxekoak. Finalerdietako beste norgehiagoka Trapagaran eta Zarautz taldeen artean izango da. Hori bai, oraindik ez daude jolastuko diren datak eta orduak zehaztuta baina argi dagoena da gabonak baino lehen ospatu behar direla bi partida hoiek.
Seniorren debutak
Bai emakumezkoak baita gizonezkoak ere asteburu hontan jolastuko dute beraien ligako lehen partida. Neskek, Grupo Mecalbe taldeak, Urola Fincas Urretxu izango dute arerio Ipuruan larunbatean goizeko 11etan. Mutilek berriz, Pasaiara egingo dute bidaia Donibane Eskubaloi taldeari neurtzeko, larunbatean arratsaldeko 7:30etan. Jubenilak ere hirugarren jardunaldian dira eta mutilei deskantsatzea tokatu zaien bitartean, Grupo Mecalbeko neskak, Ordiziara joango dira larunbatean, Ordizia Irurenaren aurka jolastera. Arratsaldeko 3:30etan izango da lehia Majori kiroldegian. Kadeteen lehen taldeak ere larunbat hontan arituko dira eta Grupo Mecalbeko neskek, Leizaran La Salle Berrozperi egingo die bisita 4etan Andoaingo kiroldegian. Mutilak aldiz, Tekniker Eibarkoek, Hernani Akola jasoko dute larunbatean 4:30etan, Ipuruako kiroldegian, lehen taldearen partidaren aurretik.
Kadeteen bigarren taldeak asteburu hontan debutatuko dute ligan. Neskak, Muelles Zaldua Eibarrek, Ordizia Oiangu izango du aurkari Unibertsitate laboralean jolastuko den partida larunbatean 4etan. Mutilek aldiz, Tekniker Eibarrek, Iruneraino joan beharra izango dute Ficoba Bidasoa Iruneri neurtzeko Artalekun larunbatean goizeko 12etan. Infantilak ere asteburu hontan hasiko dira beraien ligan jolasten, eta hiru taldeak larunbatean bata bestearen atzetik arituko dira Unibertsitate laboralean. Lehenik 10etan, Urkotronik Eibar neskak Neolith Oriorekin neurtuko dira indarrak. Ondoren Hierros Servandoko mutilen txanda izango da 11:15etan Pulpo taldearen aurka. Eta azkenik,bigarren taldeko neskak arituko dira 12:30etan, hau da, Grupo Meclabe Eibarrek Ordizi Eniroren contra jolastuko du.
You must be logged in to post a comment.