Somos Eibarrek emozioz beteriko neurketa lehiatsuan garaile ataratzea lortu zuen. Egia esateko, edozeinek garaile ateratzeko aukera izan zuen, baina eibartarrak azken momentuetan finago ibili ziren, adore eta harrotasuna erakutsiz, oztopo guztiak gaindituz eta bi puntuak Ipuruan utsiz. Sei daramatzate guztira. Taldeak lehiakortasuna berreskuratu duela eta inoiz baino biziago dela erakutsi zuen larunbateko norgehiagokan, gainera ez zen inor bajetaz gogoratu talde bat balitz denok ddenok denori laguntzen. Nahiz eta sei puntukin hamaraiugarrenak izan, seigarren postua graipen bakar batera dute armaginek.
Lehen zatia oso parekatu izan zen, bi arerioak elakr mokoka aritu ziren, golak txandaka sartzen. Berdinketak nagusi ziren markagailuan. Baina kanpokoak gol bakar bat ere ez zuen sartu azken bost minutuatn eta eibartarrak hori aprobetxatu zuten atsedenaldiara bost goleko aldeaz helduz. Etxekoek agian ez zutenabentail honekin kontatzen eta emaitza eusten saiatu ziren arren, aragoiarrak buelta ematea lortu zuten, azken hamabost minutuei kriston emozioa sartuz.
Neurketak ez zeraman dinamika ona eibartarrentzat. Gainera zaragozarra bi goles gainetik jartzea lortu zuten. Baina Somos taldekoek ez zituzten buruak makurtu eta kiroldegira joan ziren animoekin batera balio askoko garaipena eskuratzea lortu zuen talde eibartarrak.
Mota guztitako emaitzak gure taldeentzat. Emakumezkoen seniorrak, Grupo Mecalbek balio askoko garaipena lortu zuen Ereintza Beissierren aurka (25-23). Baina Nahiari egin zitzaion omenaldia izan zen beste astebetez nabarmentzekoa. Gero eta gutxiago falta da pistetan berriz ikusteko. Mutilek aldiz ezin izan zuten bi puntuak eskuratu eta momentu klabeetan huts egin ondoren, batekin konformatu nehar izan zuten Urola Laztimendi taldearen kontra (26-26). Armaginak bigarren dira orain zazpi punturekin. Oso emaitz ona lortu zuen taldea Tekniker jubenila izan zen, Arrasate B-ren gainetik pasaz, ez zion etsaiari aukerarik eman (25-21).
Ez zen kadeteen asteburu ona izan, Teknikerrek soilik lortu zuen garaipena lortzea Zumaiako Creados Pulporen aurka (31-33). Bai Komatek eta baita Muelles Zalduakek ere, Urola Cristaleria Gohierri (31-33) eta Urola (23-17) taldeen aurka, amore eman beharrean egon ziren hurrenez hurren.
Infantilek aldiz denetarik bizi zuten pasa den jardunaldian. Hierros Servandoko mutilek erritmo gutxiko eta neurketa eskasa poltsikoratzea lortu zuten bitartean Leizaran Urdina garaituz (17-26), Urkotronik , nesken lehen taldeak ezin izan zuen ezer egin Ficoba Bidasoaren aurka (17-19), bigarrenak, Mecalbek Pneumax Elgoibar hankapean hartu zuen (7-33) eta hirugarrenak, Ametsa taldeak erauki beharra izan zuen Alona Mendi B-ren aurkako neurketan (34-4). El Tio Palancasek babestutako bi alebin taldeen bigarren jardunaldia eta biek galdu zuten etxean. Neskak Aloña Mendi B-ren kontra (13-20) eta mutilak Pulpo B-ren aurka (13-23).
You must be logged in to post a comment.