Heldu dira azkenik Euskadiko kopako final laurdenak. Urtea bukatu baino lehen ziren jolastekotan bi neurketak, baina egoerak behartutako atzerapena eta gero, asteburu honetan kantxaratuko da Hierros Servando Eibar taldeaezustekoa ematera. Amenabar Zarautz aurkari gogorra izango dute aurrean , nahiz eta Ipuruan jolastuko den lehiaizan, ez da erronka xamurra armaginentzat.Larunbatean arratsaldeko 5:15etan izango da norgehiagoka.
7garren dira zarautztarrak, 10 taldek osatutakomultzoan, 8 punturekin. Gogoratu beharra dago zilarrezko mailan ari direla gipuzkoarrak. Iaz erakutsi zuten errendimendua hobetuz gainera. Taldeko goleatzailerik onenak Xabat Olaizola eta Iker Ortiz direlarik. Ereintza Aguaplast eta Trapagaranek jokatuko dute bigarren final erdia. Azken partida irabazten duenak, Bidasoa lehen mailako taldea izango du azken aurkari kopako final handian