Abian da denboraldi berria Somos Eibar Eskubaloiarentzat. Eta hasten jarraitzeko ideiarekin egiten du, bai kirol arloan, baita bulegoetan ere. Somos Eibar gogortzen lagunduko duen proiektua, izena eta izana emango dion plana martxan jartzea da helburua. Eskubaloia errotua dago eibarren eta talde barrutik, ilusio hau hiritarrei itzultzea da helburua.
Proiektu honi, azkeneko bi fitxaketak gehitu bihar zaizkio. Aitor Telletxea, hiru urtez pistetatik at egon ondoren, taldera bueltatzen den zentrala, eta Victor Uriarte JD Arrateko jokalari mitikoa, eibarko polikiroldegira itzultzen da talde eibartarreko atezainak entrenatzera. Bi izen hauez gainera, Eneko Garetxanarena da beste berritasun bat. Jokalari eibartarrak, klubaren proiektuak erakarrita jarraitzea erabaki du. Aitor Telletxeaz gain Asobalean ibilitakoa bera. Taldea handitzen lagunduko duten fitxaketak dudarik gabe.
You must be logged in to post a comment.