Hasiera ezin hobea gure taldeentzat. Somosek asko landutako garaipena lortu zuen Avefor Huescaren aurka (24-22). Seniorrak denboraldiko lehen partida prestatzen jarraitzen dute.
Meritu izugarriko garaipena lortu zuen Somos Eibarrek, larunbatean, Huescaren bigarren taldearen aurka. Porrota oso garesti saldu zuten aragoitarrak, beti aurpegia emanez eta amore eman gabe. 40. minuturarte eutsi zioten espainiarrak markagailuari, baina atzekalde paregabe bat eta atezain eibartarrei esker, aldea 4-5 goletara eramatea lortu zuten etxekoek ia amierararte mantenduz.
Somos Eibar taldeak, beraien izaera markatzen duten birtuteak erakutsi zituzten: Lehia, arrotasuna eta ez dutela baloi bat ere galdutzat emoten. Aitor Telletxea gidari lanak eginez, lehen jokalaritik azkeneraino, duten guztia pistan utsiz amaitu zuten partida. Gorputz eta arima aritze horrek, bere emaitza eman zion taldeari. Hasiera parekatu baten ondoren, eibartarrak defentsan zorroztu zuten eta aldea haunditzen joan ziren.
Oso zaila egiten da izen bakar bat nabarmentzea. Talde oso baten itxura eman zuten mutilak sakrizio izugarria eginaz. Baina ezin dugu ahaztu atezainen lana. Bai Guerrak, baita Fuentesek ere geldiketa ikusgarriak egin zituzten errenta mantenduz eta Ipuruako kiroldegian zeuden zaletuak beraien aulkietatik jaikieraiziz. Bildu ziren ikusleak oso pozik bukatu zuten beraien taldearen portaerarekin.
Azken minututan, Somos taldeak erlaxazio puntu bat erakutsi zuen eta Avefor Huescak hori aprobtxatu zuen aldeak murrizteko. Igo berria izan arren, liga hontan kriston gerra emango duen taldea. Eibartarrak, hastapen on honi jarraipena eman nahian, Barakaldora joango dira larunbatean bigarren partida jokatzera.
BEHEKO TALDEEN GARAIPENAK
Joan zen asteburua oso positiboa izan zen eibartarrentzat. Lehen taldearen garaipenaz gain, jubenilek eta kadeteek garaipen nahiko errazak lortu zituzten. Agian jubenil mutilak, Tekniker Eibarrek, ez zuten hain alde handiaz irabazi, baina lehen puntuak lortu zituzten hala ere, Zarautzko Amenabarri irabaziz (27-21). Neskak aldiz, Grupo Mecalbe Eibar taldea, Hernani One Telecomen gainetik pasa ziren eta nahiz eta atsedenaldira nahiko parekatuta iritsi, kanpokoek, defentsa indartu eta errez gailendu ziren (21-36).
Kadeteek ere arazo larri gabe atera zuten beraien partidak aurrera. Grupo Mecalbe Eibar eta Tekniker Eibar taldeek ez zuten etsaiekin errukirik eduki ,eta biek 20 goleko aldearekin irabazi zituzten beraien norgehiagokak. Neskek, Neurri Elgoibarri irabazi zioten (12-32) eta mutilak Zarautzko Amenabar B taldeari (12-32).
SENIORRAK FINTZEN JARRAITZEN DUTE
Eibar Eskubaloiko seniorrak, urriaren 6an hasiko den liga txapelketa prestatzen jarraitzen dute. Emakumezkoak, Grupo Mecalbe Eibar taldeak, ez zuen hasiera ona izan Egian jokatu zuen partidan eta berdinketa ere ikusi ahal izan zen markagailuan, eibartarrak hasirako huts berdinak errepikatuz, etxeko taldeari eman zioten garaipena (21-15). Oraindik denbora dago hobetzeko. Gizonezkoak aldiz, fin ibili ziren Erromon ta etxeko taldea errez menderatu zuten (23-37). Joan zen astetik hona nabarmen gora egin du taldeak eta itxaropenak ere gora egin du taldearekin batera.
You must be logged in to post a comment.