Hirugarren eta azken jardunaldia emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiarentzat Gipuzkoako koparen B multzoan. Leizaran Lanbroa taberna izango da aurkaria eta lehia larunbatean hasiko da goizeko 12:30etan Andoaingo Allurralde kiroldegian. 4 punturekin dira armaginak lehen postuan eta hirugarren garaipenaren bila kantxaratuko dira neskak, horrela, lidertza berretsi eta hurrengo fasera moralez gainezka heltzeko. Etxekoak ere garaitzetik datoz construcciones Ugarte Aloña Mendiri eta ez da arerio xamurra izango. Ekiñe Otaño, Maider Jauregi, Maialen Igarategi eta Nora Mendizabal dira jokalaririk arriskutsuenak erasoan eta kontuan hartzekoak.
Multzoko beste neurketan oñatiarrak Ameztoi Zarautz bisitatzen dute eta zarautztarrek irabazten badute eta eibartarrek galdu, puntu berdinketa hirukoitza egongo litzateke eta golen diferentziara jo beharko genuke sailkapena nola geratu den ikusteko. Hala eta guztiz, topera irtengo dira armaginak azken kontu hoiek ekiditeko. A multzoan, bestalde, Gaurve asesores Elgoibarrek Bera Bera jasoko du Olaizaga kiroldegian taldeko lehen postua erabakitzeko.