Eibar Eskubaloiko taldeen arrakastak ez direla bukatzen ematen du eta pasa den asteburuan gutxi batzuk jokatu batzuten ere, denek atera zituzten beraien partidak aurrera. Gizonezkoen bigarren taldearekin hasiko gara, larunbatean Euskal kopa irabaztea lortu zuten eta Elgoibarren. Josu Currasen mutilak denboraldi gora beheratsua pairatzen ari dira, hala ere, parentesia zabaldu eta kopa irabazi arte jardun dute. Universidad de Deusto-Loyola izan zen azken traba, eta gol bategatik izan bazen ere (30-31), kopa gure hirira dator. Markagailuak erakusten duen bezala lehia estua izan zen, aurretikan espero zena, baina armaginak finago aritu ziren azkeneko minutuetan. Klub honen beste arrakasta bat, hasten jarraitzen duen heinean momentu onak pilatzen dituena. Zorionak lorpena lortu duzuen guztioi. Ondo egina mutilak!
Ia ordu berean, gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloi lehen taldeak ere ederki menderatu zuen Egia Teila fabrika (33-28) eta lidertzan sendo jarraitzen du 39 punturekin. Bigarrena den Helvetia Anaitasuna 6ra dago eta hirugarrena den Il capo Hondarribia Bidasoa 9ra jada. Helburu nagusia lortzeko bide onean dira eibartarrak ez bairik gabe. Aldea zabaltzea kostatu zitzaien arren, duten nagusitasuna agerian utzi zuten beste behin eta ez zioten aukerarik eman donostiarrei. Hala eta guztiz, kanpotarrek ez zuten amore eman errez eta lehen zatian ederki eutsi zuten eibartarren erasoei. Dena dela etxekoak bi gol aurretik atsedenaldira heltzea lortu zuten. Bigarren zatia eibartarrena izan zez emaitza kontrolatuz, errenta handitzea ere lortu zuten, bi puntuak Ipuruan utziz. Aurretik espero zen bezala kanpotarren Mikel Royo bilakatu zen goleatzailerik onena 9rekin, hori bai, armaginek argi utzi zuten beste behin talde konpaktu bat dela eta denek ekarri zutela beraien harri-koxkorra, hau da, guztira 12 etxeko jokalarik gutxienez gol bat egitea lortu zutela, Axier Gisasola gehien 6rekin. Datorren aste-bukaeran Jacar San Antonio talde nafarrari egingo dio bisita Arrate Eibar Eskubaloiak.