Bigarren urtez jarraian Arrate Eibar Eskubaloiko kadete neskek estatu mailako azken txapelketa jokatu zuten asteburuan eta iaz baino sentsazio hobeagoekin itzuli ziren Ondatik, baita garaipen batekin ere. Lehen jardunaldian Balonmano Roquetas taldearen aurkakoan lorturikoa, hain zuzen ere (23-20). Bikain hasi ziren eibartarrak eta bigarren partidan etxeko Onda taldea izan zuten arerio, bigarren oztopoa eta zailena. Lehen minutu onak jokatu bazuten ere, ezin izan zuten lehia osoan eutsi eta garbi erori ziren (39-25). Hirugarren eta azken hitzorduan ere hasiera ona izan zuten eibartarrek, baina aurrekoan bezala, lehenengo minutuetan oso ondo aritu arren Maresme taldea gehiago izan zen eta azken partida bereganatu zuten (23-36). “Goraipatzekoa izan da ekipoan giro ona asteburu osoan zehar, bigarren urtez jarraian espainiako txapelketara heltzea izugarria izan da. Neskek eduki duten konpromisuan eta irailetik in duten lan danan oparia”, zioen Irune de Castro entrenatzaileak behin txapelketa bukatuta. Zorionak neskak!
KRONIKA
Honek idatzia:
Eibar Eskubaloia
/
astelehena, 23 Maiatza 2022
/
Hemen publikatua:
EIBAR ESKUBALOIA, KANTERA, Kategoria gabe