Bigarren garaipena jarraian gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi lehen taldearena Egia teila fabrika arazo handirik gabe garaitu ondoren Ipuruan larunbatean (33-27). Bosgarren jarraitzen dute eibartarrak 29 punturekin bukaerarako 8 partida faltan. Aginte makila une oro eskuan, armaginek neurketa ona jokatu zuten bi puntuak etxean uzteko. Lehen 10 minutuak nahiko parekatuak suertatu ziren, hala ere, etxekoen aldeko partzialak aldea zabaldu eta abantaila eman zien armaginei. Atsedenaldira hiru golen diferentzia besterik ez zegoen, beraz ezin ziren konfiatu Fernandoren mutilak. Dena den, nagusi izan ziren golez betetako bigarren zatian, garaipena eutsi eta puntuak segurtatuz. Gure Mikel Zuloaga eta kanpotarren Mikel Royo izan ziren norgehiagokako goleatzailerik nagusienak bakoitza 10ekin, ate aurrean ligako onenak direla berriz erakutsiz. 23. Jardunaldian Ereintza Aguaplasti egingo diote bisita eibartarrek bolada onari jarraipena emateko asmoz.
KRONIKA 22.JARDUNALDIA
Honek idatzia:
Eibar Eskubaloia
/
asteartea, 07 Martxoa 2023
/
Hemen publikatua:
EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak