Lortu zen balentria. Denboraldi zail, gogor, baina arrakastatsu batean, emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak jaitsiera postuak ekiditea lortu zituen, azken jardunaldian Lagunaken aurka Ipuruan berdindu ondoren (16-16). Azken hatserarte borrokatu behar izan zuen talde armaginak, urte osoan zehar egin duen bezala, saria eskuratzeko. Bagenekigun aurretik liga zaila izango zela, partidu gogorrak egongo zirela, hala ere, izugarrizko lana eginez uste baino hobeto borobildu du denboraldia talde eibartarrak. 12. Bukatu dute txapelketa 12 punturekin maila mantenduz, gehien bat azken bi neurketetan lortutako emaitza positiboei esker, eta nola ez, Ipuruan bildu ziren zaletuei esker ere. Harmailetatik bultzada nabaritu zuten armaginek, behar zuten indarra jasoz.
Pasa den jardunaldian lortutako garaipenari jarraipena eman behar zitzaion balekoa izateko. Garaipenak ala berdinketak balio zien gure neskei Lagunaken aurretik geratzeko, eta espero zen bezala lehia oso estua izan zen. Argi geratu zen lehen zatian asko zegoela jokoan eta akats ugari egin zituzten bi taldeek urduritasuna medio. Gol gutxiko lehen zatia izan zen, errore askorekin. Etxekoek, batez ere, nabari zuten presioa zaletuen bultzada izan arren, etsaia baino gutxiago izan zen talde armagina. Hala eta guztiz, ondo eutsi zuten eta atsedenaldira gol bat azpitik heltzea lortu. Mantentzen zen esperantza. Finago atera ziren bi taldeak bigarrenean, sabeleko tximeletak behin desagertuta gogor ekin zioten lehiari. Parekotasuna ikaragarria zen eta argi zegoen xehetasunek argituko zutela emaitza. Hartu eman estu bat eta gero, minutu gutxiren faltan bi gol aurretik jarri ziren Andoniren neskak eskuin hegaletik lortutako hiruzpalau golei esker. Baina azken minutuan, berdintzea lortu zuten nafarrek eraso azkarrak eginez. Dena berdinduta zegoela, armaginek huts egin zuten azken aukeran eta kanpotarrek maixuki sortu zuten kontraerasoa segundu gutxiren faltan, jaurtiketa garbia egitera zihoazenean epaileak partida eten zuen. Lagunakeko entrenatzaileak hutsartea eskatuta zeukan lehenagotik eta ezerezean geratu zen kontraerasoa. Azken aukera ez zuten aprobetxatu nafarrek eta berdinketa eta salbamena Ipuruan geratu ziren, denboraldi zail, baina eder bati amaiera borobila emanez.
Ane Montiel izan zen gure goleatzailerik onena, baina ezin dugu inor kanpoan utzi. Itsaso de Diego, Malen Aja, Nahia Benitez, Maitane Velasco, Amaia San Martin, Nahia de Castro, Maialen Insausti, Irune de Castro, Karmele Hurtado, Lucia Gutierrez, Lucia Zubizarreta, Irati San Martin, Garazi Kortabarria, Ane Treviño, Jone Aldai, eta nola ez, Andoni Perez, Eneritz Gonzalez eta talde hau osatzen duten guztiei. Baita zaletuei ere, beraien bultzada gabe ezinezkoa izango litzateke eta. ESKERRIK ASKO DENOI ETA ZORIONAK!!