Urte hasieran zazpigarren Autonomiar Selekzioen Espainiako Txapelketa (CESA) ospatu zen Kantabrian, nazioko eskubaloi harrobiaren ekitaldirik handiena eta jendetsuena, ia 10 000 pertsona batu zituena. 19 komunitate ezberdineko jubenil, kadete eta infantil mailako hainbat eta hainbat neska mutil gertaratu ziren, aurten Andorrakoak gehituz. Aipatzekoa Eibar Eskubaloi taldeetan aritzen diren lau jokalarik izan zutela aukera Euskal Selekzioaren parte izateko: Leire Treviño, Jokin Aja eta Markel Valenciano kadeteak eta Bernart Abad, bigarren urteko infantilen atezaina.
Zoragarri pasa zuten gureek Kantabria aldean, eskubaloia anitz gozatuz bat etorriz beraien iritsietan: “Ikastera eta ondo pasatzera besterik ez gara joan txapelketara eta bizi izan dugun esperientzia izugarria izan da”. Gogoratu beharra dago CESA 2020 urtarrilak 2tik 7ra ospatu zela Santander, Torrelavega, Camargo eta Polanco herrietako 22 pista ezberdinetan. 2014 ezkero egoitza bakarrean jolasten den txapelketa da eta horrek dudarik gabe bereziago egiten du. 320 jokalari guztira, 120 epaile eta 250 boluntario, neska mutilei laguntzeko prest.
Orain dela bi urte, bai Mikelek baita Leirek ere parte hartu zuten urte ospatu zen lehiaketan. Baina bai Jikin eta baita Bernart ere lehendabizikoz aritu ziren: “Oso eroso aurkitu gara hasieratik, normalean egokitzen zaigun eginkizunekin asko gozatu dugu nahiz eta beste jokalari batzukin taldea partekatu ez dugu arazoik eduki”. Leire eta Markelek aldiz bazekiten zer zen horrelako txapelketan pistaratzea: “Eskarmentu horrek bidean sortu zaigu eskakizun guztiei aurre egiteko balio izan zaigu”. Gainera, domin bat lepoan duela zintzilik bueltatu da etxera Leire Treviño, kadeteen Grupo Mecalbeko kirolaria : “Oso pozik gaude egin dugun lanarekin jokalari guztiak, denei esker lortu dugu hasieratik jarri genuen helburua”.
Gure jokalariak denboraldiko bigarren zatian pentsatzen hasiak dira jada eta taldeekin helburu ezberdinak badute ere, bakoitzak pertsonalki gauza bakarra egitea nahi du: “Falta diren partidak ilusioz bizi, ikasi dugun guztia praktikan jarri eta hobetzen jarraitzea”, ondorioztatu dute Eibar Eskubaloikoak. Katalunian izango da CESA-ren hurrengo edizioa Kataluniako eskubaloi federezioak antolatua.
You must be logged in to post a comment.