Somos Eibarrek bigarren garaipena jarraian erdietsi zuen asteburuan Egia-ren aurka (26-35). Gainera eibartarren lehena izan zen etxetik kanpo eta porrot bakarra jaso du azkeneko seis jardunalditan. Sailkapenean hamargarren posturaino igotzeko balio izan zaizkien zazpi puntu, 13 batzen dituzte guztira lehen bueltaren amaieran, beheko postuetatik zertxobait aldenduz.
Sentzu handiz jolastu zuten armaginek neurketa borobila osatuz, dudarik gabe orain arte denboraldi osoko onenetarikoa. Defentsan trinko, bigarren zatian 12 gol besterik ez zituzten eibartarrek jaso eta erason partidarik eraginkorrena suertatu zen 32 golekin, Fernando entrenatzaileak berrezten duen bezala: “erasoan oso txukun eta jaurtiketetan zorrotz aritu da taldea”.
Iker Eizagirre eta Ander De Diego zazpirekinbakoitza eta Mikel Zuloaga seirekin izan zire eraginkortasun horren islada, hiruren arten 20 gol sartuz. Aurretik izan ziren eibartarrak norgehiagoka gehienean baina etxekoak berdintzeko aukerak izan zituzten, baina armaginak atera ziren garaile Donostitik azken 20 minutuetan lehia erabakiz. Garaipen oso garrantzitsua gero eta kemen eta adore gehio erakusten ari den Somos Eibar taldearentzat. Hurrengo neurketa Avefor Huesca-ren pista izango da, lehen bueltan esukaldunak izan ziren garaile.
Emaitz positiboak gure taldeentzat asteburu honetan. Grupo Mecalbek, Leizaran Lanbroa Taberna menderatzea lortu zuen (18-23), markagailuak erakusten duena baino lehia parekatuago batean. Eibartarrak gainera beste hiru taldeekin berdinduta geratzen da lehen postuan. Tekniker taldeak aldiz, arazo gabe garaitu zuen Herreria Bidebieta Bera Bera (41-20), 8.etik 14. posturaino doan ligan eta lehen postuan da jarrera ezin hobe bat erakutsi eta gero.
Muelles Zaldua izan ezik, kadeteek ere emaitz paregabeak lortu zituzten. Neurketa gogor hasi zuten harren, bergararrak nagusitu ziren norgehiagoka estuan (24-20). Alderantziz gertatu zen Mecalberen partidan. Eibartarrek hasiera eskas bati buelta eman eta bi puntuak poltsikoratzea lortu zituzten Cartonajes Arregi garaitu eta gero (21-15). Tekniker lehen postuan finkatzen da bostgarren jardunaldian bostgarren garaipena erdietsi ondoren Creados Pulpo taldearen kontra (32-26). Lana ondo egiten ari den beste taldea Komat da Ormaiztegi menderatuta oraingoan, goraipatzekoa Iker eta Eloy jokalarien lana.
Batean kale, bestean bale senior mailan. Mecalbek Urola Fincas Urretxu gainentzen zuen bitartean partida oso on bati esker (22-30), gizonezkoek ezin izan zuten Usurbil garaitu eta buru makur itzuli behar izan ziren etxera (34-30). Infantil mailan aldiz gure talde guztiak lortu zituzten garaipenak asteburuan: Urkotronik arazo gabe menderatu zuen Galdona Pulpo (13-24). Aipatzekoa izan zen Jone Sotes jokalariaren lana atzekaldean; Mecalbe taldeak ere bi puntuak etxera ekarri zituen Udarregi A garaituta Usurbilen (15-24). Eibartarren aldetik pistaratu ziren jokalari guztiak sartu zuten gol bat gutxienez; bai Hierros Servandok, baita Bengoa Elektrizitateak ere merituzko garaipnak lortu zituzten Urnieta Ñam Restaurantes eta Saieko-La Salle Horia (23-34) eta (30-23) garaitu eta gero batazbeste.
You must be logged in to post a comment.