Lehen postuan sendo jarraitzen dute armaginak 44 punturekin; Helvetia Anaitasuna 5 azpitik
da eta Ilcapo Hondarribia Bidasoa eta Sugraf Zaragoza 10. Hori bai, gipuzkoarrak partidu bat
gutxiagorekin. 7 neurketa besterik ez dira geratzen liga amaierarako. Lehengo minututik gehiago
zirela erakutsi zuten pistan eibartarrek, eta aurretik izan ziren hasieratik 60 minutuetan zehar.
Hurbiltzen saiatu ziren arren, horiek ez zuten aukerarik eduki gipuzkoarren kontra. Asier Urain
bilakatu zen norgehiagokako goleatzailerik onena 9rekin, Jon Barruetabeñak 7 egin zituen. Datorren
larunbatean Easygas Urdulizek bisitatuko du Ipurua.
Fernando Fernandezen mutilek neurketa gogorra bizi zuten Nafarroan eta puntua ekartzea lortu zuten norgehiagoka oso parekatu batean. Azken minutu zoroek, lehia ez zela izan nolanahikoa adierazten dute. Edozein taldek irabazi ahal izan zuen partida, hala ere, puntu banaketa suertatu zen amaieran. Denboraldiko eibartarren lehen porrota heltzear izan zen, baina momenturik zailenetan ere ederki moldatzen direla erakutsi ziguten beste behin. Etxeko Oier Berasategi izan bazen ere neurketako goleatzailerik nagusiena 9 golekin, eibartarrek bikainki banatu zituzten golen egileak, eta oraingo honetan Garikoitz Viguera bilakatu zen armaginena 5 tantukin. Goialdean jarraitzeko puntu garrantzitsua. Datorren astean Romo Broker Kirola izango da Ipuruan.
Lidertzan sendo jarraitzen du gizonezkoen taldeak, jokatu dituen neurketa guztiak irabazi eta gero, bat ezik, berdindu egin zutelako, hau da, 18 garaipen guztira, eta honek ez duela etenik ematen du, forma ezin hobean direlako gure mutilak. Helvetia Anaitasuna ere bikainki dabil eta 6 puntura dira nafarrak. Berdinduta hasi bazen ere larunbateko lehia, 10 minutu besterik ez zuten eutsi tolosarrek, hortik aurrera armaginek markagailuan aldea zabaltzen joan ziren denbora pasa ahala. Lidertzan zerbaitegatik daudela erakutsi zuten beste behin eibartarrek. Oraingotan Mikel Zuloaga izan zen armaginen goleatzailerik onena 9rekin eta Asier Urain bigarrena 7rekin. Datorren astean Egia Teila fabrika izango da Ipuruan.
Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiaren ratxa onak ez du etenik eta beste bi puntu batu zituen talde eibartarrak Tarazonaren aurka larunbatean Ipuruan (33-30). Jokatutako azken partiden gidoi berbera eduki zuen honek: eibartarrak aginte makilarekin, azken minututan lasaitu eta puntuak galtzeko arriskua egon , eta, hala ere, behin eta berriz erakusten dute gure mutilek momenturik zailenetan ere aurrera egiten. Lidertzan jarraitzen dute 33 punturekin, bigarrena den Helvetia Anaitasuna baino 6 gehiagorekin.
Lehengo zatia nahiko parekatua izan zen, bi taldeak erasokor, ez ziren markagailuan aldeak zabaltzen. Hala eta guztiz, lehen zati amaieran eta bigarrenaren hasieran, diferentzia handitu eta bederatzi goleko abantaila ere eduki zuten armaginek. Baina azken neurketetan geratu zaien bezala, ez zuten jakin larunbateko lehia ixten eta alde zabala kudeatzen, hori dela eta, sufritzea tokatu zen beste behin. Gol bakarrera hurbildu ziren Aragoiarrak, punturen bat irabaziko zutela amesten, orduan atera zuten etxekoek lider izaera, eta duten adorea erakutsiz beste bi puntu poltsikoratu zituzten lehen postuan sendo eta oraindik partidurik galdu gabe jarraitzeko. Erasoko jokalariak gailendu ziren asteburuko norgehiagokan gol kopuru handia sartuz. Nabarmentzekoa ohikoa ez den gauza bat, hau da, gure taldeko bi jokalarik gutxienez 10 gol egin zituztela. Asier Urainek 12 eta Axier Gisasolak 10, larunbatean inspiratuta zeudela argi utzi zuten, taldeari 16. garaipena emateko.
oragarri hasi du gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak bigarren itzulia, lehena bukatu zuen bezala, arerioa menderatuz. Asfaltos Redondo Solozabal Navarreteren pistan irabazi ondoren(26-29)lidertzan sendo jarraitzen dute eibarrarrek 31 punturekin eta bigarrena den Helvetia Anaitasunari 6 ateratzen dizkio. Emaitzak erakusten duena baino kontrolatuago eduki zuten lehia armaginek, hala ere, dena pikutara botatzeko arriskua ere egon zen amaiera
Asteburu ezinhobea Arrate Eibar Eskubaloi taldeentzat, emaitz zoragarriekin, harrobia ere bikaina dela behin eta berriz erakutsiz. Lehen taldeen irudi zoragarriez gain, ezin ditugu ahaztu jubenil eta kadete mailan igoera fasea jokatu dituzten gure neska-mutilak. Hazten jarraitzen du klub honek eta ederki ospatzen ari da 10. urteurrena, gainera.
Nagusietatik hasita, gizonezkoen beste erakustaldi bat, Hondarribian oraingoan, multzoko talderik onenetariko baten aurka. Arrate Eibarrek sekulako bigarren zatia jokatu eta Il capo Hondarribia Bidasoa arazo gabe menderatzea lortu zuen (25-33). Esan bezeala, lehen zati parekatua bizi zen, hala ere, aginte makila ederki zeramaten eibartarrek, liderrak direla erakutsiz. 29 puntu jada eta bigarrenarekiko 6ko aldea. Lehen itzuli bikaina gure mutilena. Bigarren zatia hasi eta berehala aldea zabaltzea lortu zuten armaginek, bukaerararte eutsiz. Goleatzailerik onena etxeko Julen Mugica izan zen 7 golekin, hala eta guztiz, Mikel Zuloagak eta Asier Urainek 6 egin zituzten bakoitzak garaipena kanpotarrei emanez. Asfaltos Redondo Solozabali bisita datorren astean bigarren itzulia hasteko.